Lehiaketen agenda - OIhenart aforismoen IV lehiaketa prest

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

OIhenart aforismoen IV lehiaketa prest

Data: 2016-08-31

OIHENART AFORISMOEN V. LEHIAKETA EHUKO FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAK ANTOLATUA OINARRIAK EHUko Gipuzkoako Campusaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak iragarri nahi du “Oihenart” izeneko aforismoen laugarrengo lehiaketa honako arauen arabera: 1. Aforismo bilduma gisa, 3 orrialde gutxienez eta 7 gehienez, espazio bikoitza eta 12 puntuko letran euskaraz idatzitako testuak onartuko dira. 2. Lehen sariak 600 euro eskuratuko ditu; bigarren sariak, ordea, 400 euro eskuratuko ditu. Epaimahaiak lehen saria ex aequo ematea erabakiko balu, bi irabazleek 500na € jasoko lukete. 3. Aforismo irabazleak eta finalistak, ahal dela, liburu batean argitaratuko dira, egileen baimenarekin. Parte hartzaile guztiek ale bana jasoko dute, baina edizio horretarako egile eskubiderik gabe. 4. Bilduma bakoitza hiru aletan bidali behar da. Ale bakoitza goitizen batez sinatu behar da. Egilea identifikatzeko aukerarik ez da eman behar. Kartazal itxi baten barruan egilearen datuak jarri behar dira, helbide elektroniko bat barne, goitizena kartazalean bertan idatziz. Hori guztiari zinpeko deklarazio bat erantsi behar zaio, non adierazten den bilduma originala eta argitaratu gabea dela. 5. Bildumak eramateko azken eguna 2015ko abuztuaren 31 izango da, honako helbide honetan: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko DEKANOTZA (OIHENART AFORISMOEN V. LEHIAKETA) Euskal Herriko Unibertsitatea Tolosa hiribidea, 70 20018 Donostia 6. Epai-mahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako beste irakasle edo ikasle batek, eta idazle batek, EIE Euskal Idazleen Elkarteak proposatutakoa. Idazkari lanetan arituko den Lan-batzordekideak ez du botorik izango. 7. Ebazpena 2015ko azaroan argitaratuko da, bai http://www.ehu.eus/eu/web/filosofiahezkuntza- zientziak/ webgunean bai Fakultateko festa ospatzeko ekitaldian. Ondoren sariak eta liburuaren aleak banatuko dira. 8. Epai-mahaikide eta Lan-batzordekide dihardutenek ez dute bilduma aurkezterik izango. 9. Irabazleak eta finalistak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko. 10. Epai-mahaiak araudi honetaz kanpo dagoenaz erabakiko du, Lan batzordearen laguntzaz. Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin. ANTOLATZAILEAK: EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Lan-batzordekideak: Antonio Casado da Rocha eta Fito Rodriguez Bornaetxea. LAGUNTZAILEAK: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza AFORISMOAK ZER DIREN, ZERTARAKO LEHIAKETA BAT, ETA ZERGATIK OIHENART Definizio orokorrik ez badago ere, modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak: paragrafo bat edo esaera bat, hitz bat agian... Aforismoa da ideiak agertarazteko aski den testu osoa baina motza: ez zaio ezer faltako ulertua izateko, ez da beste testu baten puska izango, baina bere moduko beste testuekin batera izenburu bakar baten pean bilduta egoteak testuen esanahia osatuko du. Literatura lan motz-laburrean, adibide ezberdinak, bai ahozkoak baita idatzizkoak, izan dira historian zehar: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, pasadizoak, errefrauak, esaera zaharrak edo pentsamendu gogoetatsu labur-laburrak… Askotan, esperimentu edo jolas modura agertu ohi dira. Azken urteotan hazkundea nabarmena izan dute mota horretako lanek: luzera, motzekoa, hitz gutxiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz idatziak. Hitzen ekonomia dela medio, irakasgai didaktikoren bat agertarazteko izkiriaturik zenbaitetan. “Hitz zuhurrak” euskara zaharrean, adierazpenaren zorroztasuna eta indarra lehenetsi dutenak. Hitz gutxitan, filosofiak eta hezkuntzak bat egiteko aukera eman dezakete aforismoek. Arnaud Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen euskal idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen. Aforismoa idazkera mota bat da non paradoxek, iruditegiek, herri jakintzak eta gogo ariketek aurrera egin dezaketen modu egokian. Paremiologian eta Errefrautan haien moduko asko aurkitu arren (Oihenart-ek jasotakoak horren adibidea izanik), aforismoek berrikuntza dakarte berez, eta sortu berriak behar dute izan. Oso genero literario egokia da saiakerak idazten hasteko, gogamenari berea ematen baitio, idazkerari behar bezalako trataera duina aitortzen diola. Horregatik, beharrezkoa iruditu zaigu Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aforismo lehiaketa hau antolatzea, bide batez, Oihenart idazlearen erreferentzia intelektuala berreskuratuz eta hedatuz. AURREKO IRABAZLEAK
uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta