Lehiaketen agenda - Lauaxeta Olerki Lehiaketa antolatu du seigarrenez Mungiako Udalak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Lauaxeta Olerki Lehiaketa antolatu du seigarrenez Mungiako Udalak

Data: 2013-10-07

1. Lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu.

2. Lan guztiek eukiko dabe izenburu bera: “Itauna” ... “Erantzuna” .

3. Gaia: izenburu horren interpretazino librea.

4. Sari bi emongo dira: lehenengoa, 800 eurokoa eta bigarrena, 500 eurokoa.

5. Aurkeztutako lanek gitxienez 100 bertso-lerrokoak izan beharko dabe, eta gehienez, 200ekoak. Egileak askatasun osoa eukiko dau bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errima erabilteko.

6. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

7. Lehiaketa honetan edozeinek hartu ahal izango dau parte, bere nazionalidadea eta bizilekua edozein dala bere.

8. Lau kopia aurkeztuko dira, makinaz edo ordenagailuz idatziak, lerroen artean tarte bikotxa itxita. Kopia horreek gutunazal itxi baten barruan aurkeztu beharko dira, egilearen ezelango aipamen barik. Aipatutako kopia horreekaz batera beste gutunazal itxi bat sartuko da honako datuok kanpoko partean idatzita : §Lema eta ezizena. Gutunazal itxi horren barruan datu eta dokumentu honeek sartu beharko dira: §Izen-abizenak eta helbide osoa. §Helbide elektronikoa. §Harremanetarako telefonoa. §Egilearen aitorpena, ziurtatzen dauena lan hori idazlan originala eta argitaratu bakoa dala, ez dala beste lehiaketa baten saritu eta ez dala itzulitako lana.

9. Lanak Astiunerako Udal Erakundearen egoitza nagusian (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia) aurkeztuko dira. Aurkezteko epea 2013ko zemendiaren 13an amaituko da.

10. Epaimahaia Mungiako Udalak eta Astiunerako Udal Erakundeak izendatuko dabe. Epaimahaiak bere esku izango dau oinarri honeek interpretatzea, baita, kasua balitz, saria emon barik ixtea bere. Epaimahaiak emondako erabagia ezingo da apelatu. Sarituek eurek joan beharko dabe sari-banaketara, baina joan ezin badira, ordezkoa bidali beharko dabe. Epaia Mungiako Udalaren web-orrian argitaratuko da.

11. Udalak eskumena izango dau, bere kontura edota argitaletxe pribatu zein publiko bategaz egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritxon beste argitalpen egiteko.

12. Saritu bako lanen egileek, hiru aste izango dabez epaia jakinarazoten danetik gora euren lanak jasoteko. Halan egin ezean, lan horreek apurtu egingo dira.

13. Lehiaketa honetara aurkezten danak oinarriok onartu beharko ditu.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta