Lehiaketen agenda - Ipuin erotikoen lehiaketa berria aurkeztu dute Diman

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Ipuin erotikoen lehiaketa berria aurkeztu dute Diman

Data: 2014-05-28

 

OINARRIAK

1.     Lehiaketa honetan, 1998an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte.

 

2.     Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute.

 

3.     Lanek, ipuin erotikoak izan behar dute eta DIN A-4 orritan makinaz tarte bikoitzean idatzita, aurkeztuko dira. Edo ordenagailuz,  orrialdeko 2500 karakter hutsuneak barne.  Lanen luzera lau eta hamabi orrialde artekoa izango da.

 

4.     Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutun-azal itxi batean sartuko dira eta honen azalean ipuinaren izenburua jarriko da. Posta elektronikoz bidalitako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bidaliko da “ipuina” izenarekin eta egilearen datua, “egilea” izeneko beste fitxategi batean.

 

5.     Lan originala, hiru kopia eta egilearen datuak dituen gutun-azala, beste handiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali behar da:

DIMAKO KALENTURAK,  IPUIN EROTIKOEN I. LEHIAKETA

Dimako Udala. Ugarana z/g. 48141 Dima (Bizkaia)

Helbide elektronikoa: kultura.dima@bizkaia.org

 

6.     Honetarako azken eguna 2014ko irailaren 1etik 22ra izango da.

 

7.      Sariak honako hauek izango dira:1. saria: 600 €

2. saria: 400 €

Arratiako onenarentzat saria: 250 €

 

8.     Sari ematea  2014ko urriaren 24an egingo da irabazleak bertan direlarik.

 

9.     Lan sarituak Dimako Udalaren esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango dute, beti ere egilea nor den garbi adieraziz.

 

10.  Pertsona bakoitzak ipuin bakarra aurkeztu ahalko du.

 

11.  Ipuin bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

 

12.  Dimako Udalak oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere publikoki adieraziz.

 

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2018 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta