Lehiaketen agenda - Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2014

Data: 2014-06-04

Baionako elkar liburudendak, elkar fundazioaren eta
Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, iparraldeko idazle
gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma,
VIII. Literatur Sorkuntzarako Burtsa
sortu du.
Bi urtetarik behin antolatuko da eta 3.000 euroko dirutza
emanen zaio, epaimahaiak hautatuko duen eleberria edo ipuin
bildumaren idazleari ondorengo oinarrien arabera:

1 Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuin
bilduma) egiteko xedeak aurkez litezke, iparraldeko
euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna
nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak
eta beste nehongo idazlan batetik moldatuak ez
direnak.


2 Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko
adina izanez gero.


3 Lehiaketan parte hartu nahi duen gazteak, hiru aldakitan
eta bere benetako izena agerian jarri gabe, honakoak
bidali beharko ditu bere idazlan egitasmoarekin
batera:
• Landu nahi duen idazlanaren aipamen laburra, 2-4
orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz, hala nola,
luzera, estiloa, zergatiak, iturriak, egitura, helburua
edo egoki idurituko zaion beste edozein xehetasun.
• Idazlanaren erakusgai edo lagin bat 15-20 orrialdekoa,
ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina
bai zati bakarra osatzen duena.
• Gutunazal hetsia, kanpoko aldean idazlanaren izenburua
izango duena eta barruan egilearen izen-abizenak,
helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren
fotokopia.


4 Idazlanaren egitasmoa 2014ko urriaren 17erako helbide
honetara igorri beharko da.


5 Idazlan egitasmo guztiak ikertuko dituen epaimahaia
honako lagunek osatuko dute: Eneko Bidegain, Piarres

Aintziart eta Gexan Lantziri; Peio Etxeberri-Aintziart
botorik gabeko idazkari gisa izanez. Talde honek bere
hautua 2014ko abenduaren 3a baino lehen plazaratuko
du prentsa komunikatu baten bidez. Mahaikide batek
bere lana ezin egina balu, haren ordezkoa beste
mahaikideek izenda lezakete. Behar bezainbat kalitatezko
lanik ez balitz, dirutza eman gabe utz dezakete
epaimahaikoek.


6 Hautatuko den egitasmoaren idazleak delako diru-kopuruaren
erdia, epaimahaiaren erabakia jakinaraztean
eskuratuko du, eta beste erdia idazlana argitaratzean.
Egileak 2015ko urriaren 2rako lana eman beharko du.


7 Irabazleak, izendapena eskuratu eta gehienez urtebeteko
epea izanen du, idazlan amaitua helarazteko.
Idazlanaren luzera aldez aurretik xehetzen zaila bada
ere, liburua osatzeko heina izan beharko du: 75 bat
orrialde gutienez. Bitarte horretan, egileak hastapeneko
egitasmoa aldatu nahiko balu, epaimahaikoei jakinarazi
beharko die aldaketaren berri eta haien onespena
eskuratu beharko du. Arrazoin berezi batengatik
epea gibelatzea onar lezake epaimahaiak.


8 Idazleak bere lana helaraziko ez balu edo idazlanaren
izaera eta kalitatea, epaimahaiaren iritziz agertu zuen
egitasmoaren aldean txarragoak balira, ordura arte
eskuratua duen dirua itzuli beharko du.


9 Lagundua izan den idazlanaren jabegoa egilearena
izanen da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste nehongo
diru-laguntzarik edo saririk eskuratu, ez aitzinetik
ezta ondotik ere, argitaratu osteko sariak izan ezik.
Elkar argitaletxeak 2016ko Sarako azokarako argitaratuko
du idazlana “GAZTELUMA” sailean. Bestalde,
idazleak bere egile eskubideak ohiko moldean eskuratuko
ditu.


10 Epaimahaiaren erabakiak onartu beharrekoak dira, bai
idazlearen bai eta antolatzailearen aldetik.

 

Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta