Lehiaketen agenda - Abian da Haur Literaturako Mikel Zarate Saria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Abian da Haur Literaturako Mikel Zarate Saria

Data: 2016-04-30

Haur Literaturako Mikel Zarate VII. Saria 2016

OINARRIAK

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:

Idazlan mota Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorr izkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Neurria

Makinako moldez, Din - A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.

Nola aurkeztu Hiru ale bidali beharko dira, agerian idaz learen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen - abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Nora bidali Idazlanak helbide honetara igorrik o dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama Epeak Lanak hartzeko azken eguna 2016 ko apirilaren 30a izango da.

Epaimahaiak erabakia ha rtzeko azken eguna, ostera, 2016 ko maiatzaren 31 izango da. Epaimahaia idazle hauek osatuko dut e Leire Bilbao Barruetabeña Miren Agur Meabe Plaza Xabier Mendiguren Elizegi Saria Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

Argitaratzea Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile - eskubideak. Saritu gabe ko idazlanak Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.

Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantz arik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete. Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:

Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126 Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.com edo 943310267

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Uztaila 2018 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta