Idazlearen etxea - HUGOENEA - Pasaiariak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Idazlearen etxea > HUGOENEA

Stefan Markovski

Stefan Markovski idazle, poeta, gidoigile eta filosofo mazedoniarra da.

Gevgelija hirian jaio zen, 1990eko abenduaren 1ean, eta bertan egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak. Skopje Unibertsitateko Filologia Fakultatean Literatura Konparatzaileko gradua eskuratu zuen, eta Filosofiakoa, Cyril eta Methodius santuen Filosofia Institutuan. Egun, Arte Dramatikoen Fakultatean gidoigintza ikasketak egiten ari da.

Mazedoniako literatura modernoari egindako ekarpenaren ondorioz, zenbait literatur sariren jabe da Markovski: "Mazedoniako literatur abangoardiaren saria" (Haize-eta-laino saltzailea, eta beste istorio batzuk ipuin liburuagatik), "Petre M. Andreevski (eleberri) saria", "Beli Mugri (poesia) saria", UNESCO sariak, etab.

Mazedoniako fikzio eta poesia antologietan aipatua izan da Markovski, eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du. Bestalde, haren literatur lanetako zenbait pasarte beste europar hizkuntzetara itzuli dira.

Mazedoniar Idazleen Elkarteko kide da, baita Mazedoniako Nazioarteko Antzerki Institutukoa ere.

Sovremenost, Mazedoniako literatur aldizkari zaharrena, gidatzen du; eta “Metrichki karvan” proiektuko poesia bildumak ere bai.

ikusi

Pasa diren idazleen zerrenda
uberan.eus
Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2018
Literatur Jarduerak
Idazleakaz
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Urria 2018 hurrengoa
 
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta