Idazlearen etxea - HUGOENEA - Informazio orokorra

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Idazlearen etxea > HUGOENEA

Lekua: Pasai Donibane

Euskal Idazleen Elkartea aspaldidanik ari zen Idazlearen Etxea izan zitekeenari buruz hausnarketan. Idazlearen Etxea, idazleen aterpea. Pasaiako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, berriki lortu du EIEk Idazlearen Etxea proiektua gauzatzea.

Idazlearen Etxean, Hugoenea-n, euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean idazten duten idazleek hartu ahal izango dute aterpe.  Victor Hugoren omenez hartu du izen hori, hark zioenez “idazleak idazten lan egin" behar baitu: "Testu on bat ez du soilik inspirazioak sortzen”. Idazleak lan egiteko etxe bat izango da beraz, Hugoenea.

Lan hori egiteko baliabideak Pasaiako Udalak jarri ditu EIEren eta idazleen eskura; etxea bera eta idazleek lanerako behar dituzten bitartekoak: hala nola, ordenagailua, interneteko lotura, inprimagailua eta papera, eta hiztegi eta kontsulta liburuak.

 

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta