Yoseba Pena Landaburu
Sodupe, 1977
Batez ere narratiba jorratu izan du: Hodeien adorea (2012, Susa), Kilimanjaroko diamantea (Ibaizabal, 2013), Baloiak arboletan (Ibaizabal, 2016), Xirei (Ibaizabal, 2016) eta Kaosaren ederra (Gaumin, 2016).
2018an itzuli da heldu literaturara Hariak (Susa) nobelarekin.
2010ean jaso zuen Idazle Eskolako beka (gaur egun Karmele Igartua saria), 2011n Julene Azpeitia saria eta 2016n, Beste Hitzak / Other Wordsprogramaren bigarren deialdiko irabaztean, bi hilabeteko egonaldia egin zuen Dublinen. Sodupen (Bizkaia) jaio zen 1977an baina Zarautzen errotu da.
Bibliografia:
2018 Hariak
2017 Kaosaren ederra
2016 Xirei
2016 Baloiak arboletan
2012 Hodeien adorea
Atzera