Idazleak - Yolanda Arrieta Malaxetxebarria - Hemeroteka - Jostorratza eta haria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria > Hemeroteka

El Correo

2001-12-19 Jostorratza eta haria | Javier Rojo

Yolanda Arrietari merezimenduren bat baino gehiago onartu behar zaio "Jostorratza eta haria" izeneko eleberri hau idazteagatik. Izan ere, idazle hau, ohikoa ez den zerbait desberdina egiten saiatu da, gainditu nahi zuen listoia oso altua jarrita. Eta literaturan atentzioa ematen duen zerbait desberdin egitea zaila izaten denez gero, ausardi puntu hori azpimarratzekoa da. Nobela honetan idazleak Historia (letra larriz) azaltzeko ahalegina egiten du, karma berean lotuta egongo balira bezala denboran zehar hurbilduz doazen bi familia-ildoren istorioaren bidez. Eta honetarako jantzietan eta gai honekin lotuta dauden kontuetan oinarritu da, sinbolizazio prozesu konplexu batetik pasarazita. Argumentuak, ia hizkuntzarik eta jantzirik gabeko mundu batetik XX mendearen bukaerara arte eramaten du irakurlea. Hasierako pertsonaiak oso eskematikoak dira, izen batzuk besterik ez. Baina nobelak aurrera egin ahala, pertsonalitatea hartuko dute. Liburua ipuinen antzeko zati txikiz eginda dago; gaiarekin lotuta, adabakiz-adabaki egin duela esan daiteke, beraz. Bestaldetik, zatiok askotan ahozko kontagintzaren zordun direla nabari da. Eta oraingo literaturan gutxitan agertzen delako, ahotsak bereizteko euskalkien erabilera ere aipatu behar da.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta