Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Etxebarria, 1963.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Etxebarrin jaio zen, baina Usurbilen bizi da orain bere familiarekin.
Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere.
Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.
Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean.
Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra...
Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.

Argiaren alaba izenburupean argitaratu du azken liburua. Bertan, Bizenta Mogel Elgezabal idazlearen bizitza azaltzen du gazteei zuzendutako eleberrian: hemen PDF eta Epub-ean eskuragarri eta bideoa ere hemen, Oizmendi telebitaren eskutik.


 

Atzera