Idazleak - Yolanda Arrieta Malaxetxebarria - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Etxebarria, 1963.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria Etxebarrin jaio zen, baina Usurbilen bizi da orain bere familiarekin.
Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere.
Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.
Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean.
Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra...
Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.

Argiaren alaba izenburupean argitaratu du azken liburua. Bertan, Bizenta Mogel Elgezabal idazlearen bizitza azaltzen du gazteei zuzendutako eleberrian: hemen PDF eta Epub-ean eskuragarri eta bideoa ere hemen, Oizmendi telebitaren eskutik.


 

BIBLIOGRAFIA

1992 Begigorritarren erlojua | S.M. Baporea
1994 Hegaldiak | S.M. Baporea
1995 Denboraren kanta-kontuak | S.M. Baporea
1995 Noiz baina! | Egan
1996 Nola bizi, zazpi bizi | Desclée de Brouwer

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2001 Jostorratza eta Haria | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta