Xipri Arbelbide Mendiburu

Xipri Arbelbide Mendiburu

Heleta, 1934.

Teologian lizentziatu zen 1961ean. 1976an, Diplome de l'Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales atera zuen Parisen.

1964-1975 urte bitartean, misiolari bezala aritu zen Boli Kostan. Afrikako herrialde hortan idatzi zuen Les Baulés d'après leurs Dictions et Proverbes (1975) liburua. Uharte Garaziko apeza ere izan zen 1977-1982 urteen bitartean.

Itzulpengintzan aritua da: F. Mauriac-en Terexa Desqueyruoy (1989) eta George C. Pipkin-en Pete Aguereberry lanak argitaratu ditu arlo honetan.

Sorkuntza lanetan, bestalde, Irri Solas (1983); Lupua eta Mika (1987); Iraultza Heletan (1993) edo Euskaldunak Aljerian (2003) lanak eman ditu argitara, beste batzuen artean.

Gure irratia, Herriz Herri eta Fededunbak-en sortzaile izan zen eta kazetari lanetan aritu zen 1981tik honarat.

Aldizkari eta egunkari ugaritan egin ditu kolaborazioak: Gazte, Herria, Herriz Herri, Deia, Egin, Diario Vasco, Eguna, Hemen, Argia, Habe, Egan, Egunkaria, La Semaine, ASJU, Euskara, Eusko Ikaskuntza.

1998an Aiherra Isturitzeko apez izendatu zuten.

Honez gain, euskaltzain urgazlea da.
 

Atzera