Idazleak - Xabier Soubelet Laskibar 'Xubiltz' - Hemeroteka - Baztango lapurtar baten kronikak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Soubelet Laskibar 'Xubiltz' > Hemeroteka

Berria

2006-12-08 Baztango lapurtar baten kronikak | Nora Arberlide

Xabier Soubelet Xubiltz margolariak (Ziburu, 1953) bere lehen narrazio liburua kaleratu berri du: Oroitzirriak, Baztaneko lapurtar baten leihotik (Maiatz). Idazleak berak asmatu izenburu horrek adierazten duen bezala, oroitzapena eta irria nahasten duen liburua da, «lekukotasun bat».

41 kronikaren bitartez, 1967 urtean hasi eta 2000n bururatzen diren garai ezberdinetako mundu bat marrazten du: «Istorioak enetako idazten hasi nintzen hasieran, gogoa nuelako. Baina kronikak gehitzen ari zirela, azkenean, denak elkartu eta argitaratzea pentsatu dut».

Irria baldin bada nagusitzen, gertakari serioei ere euren lekua ematen die idazleak. «Sentimenduei lotuak dira». Hor dago Telesforo Monzoni buruzkoa, adibidez. Familiako laguna zuen Monzon. 1967an Baionako katedralean egin zen gose greba du kontatzen kronika horretan. Beilh kontsulatuaren bahiketa, Baionako eskola pribatuetako barnetegiko garaiak, Amaia elkarte kulturala, Itziarren semea kantua baita Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartearen bidaiak, elkarte horren lehendakaria baita; hara zer aurki daitekeen liburu horretan, besteak beste. Baztanek ere bere lekua dauka. Ama hangoa izaki, ttipitatik handik ibili da. Han dauka margo tailerra gaur egun.

Gertakari eta anekdoten arteketatik, apezen hezkuntza eta boterearen aurkako kritikak irakur daitezke baita, oro har, jendearen amodio faltarenak. Liburua bera «maitasun beharrari» eskaini dio.

OLERKIEN HARITIK. Liburu honetaz aparte, jadanik olerki andana bat kaleratua du Maiatz aldizkarian zein Hatsaren poesiaren argitalpenetan. Orain, gainera, eleberri baten prestatzen ari da heldu den urteko prest izanen dena normalki. Izotzetik izanera deituko duen nobela horretan euskararen jatorriaz hitz egiten du. Ikuspegi artistikotik abiatu teoria bat asmatu du, zientziatik at doana.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta