Idazleak - Xabier Paya Ruiz - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Paya Ruiz

NorDaNor datutegitik hartua:

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn, lehendabiziko promozioan. Birminghamen (Ingalaterra) ibilia da euskarazko irakurle, eta interprete ere jardun du. Bertsolaritzaren munduan ere badu itzalik, 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi baitzuen.

Tenessee Williamsen Desio izeneko tranbia eta Calderón de la Barcaren Bizitza amets euskaratu ditu Literatura Unibertsala bildumarako (bigarrenarekin Itzulpengintzako Euskadi Sarietako finalista geratu zen, 2013an).

Donostia 2016ko Kultur Zuzendaria izan da.

BIBLIOGRAFIA

2016 Gabon, Txirrita
2014 Bizitza amets
2013 Bizitza amets
2011 Bremengo musikariak ; Txirulari magikoa
2009 Aupa Maurizia!

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta