Idazleak - Xabier Mendiguren Elizegi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Mendiguren Elizegi

Donostia, 1964.

Beasainen bizi izan da txiki-txikitatik. Euskal Filologian (EHU) lizentziatu zen Gasteizen eta Filologia Hispanikoan (UNED) ere lizentziatua da.

Editorea da lanbidez, 80. hamarkadaren amaiera Elkar argitaletxean lanean hasi zenetik: gazte nahiz helduentzako literatur arduradun lanetan dihardu.

Literatur generoei dagokienez, denetatik landu du: haur nahiz gazteentzako ipuingintza, helduentzako ipuinak, nobelagintza edo antzerkia. 90. hamarkadatik hona ez du antzerkigintza jorratu.

Literatur sari ugari jaso izan ditu bere sorkuntza ibilbidean: II. Telesforo Monzon saria Kanpotarrak maisu antzerki lanarekin; honez gainera, Lizardi, Toribio Altzaga, Bizenta Mogel, Tene Mujika, Donostia Hiria edo Pedro Inazio Barrutia sariak eskuratu ditu.

Bekatuaren itzala argitaratu zuen lehen eleberria izan zen. Lan honetan, apaiz batek idatzitako gutunek bi emakumerekin zituen hartu-eman mingarriak islatzen zituzten. Jon Kortazar kritikariaren iritzian, (Euskal Literatura XX. Mendean) Mendigurenen idazkeran elkarrizketen bizitasuna nabarmentzen da, antzerkigintzaren oihartzun.

Arbelaren gainean bere azken nobelari buruzko iruzkinean, Javier Rojok Mendigurenen azken lanetan oroitzapenek duten indarra azpimarratzen du. Eleberrigintza autobiografikoaren bidea ireki zuen 1998. urtean Gure barrioa 1975 eleberriarekin.

Eleberrigintzaz gainera, haur eta gazte literatura ere jorratu izan du oparo: Tangoak ez du amaierarik, Harrika edota Eztitxuk pirata izan nahi du dira, besteak beste, literatur mota honen ereduak. Zenbait liburu argitaratu ditu Joxeme pertsonaia protagonista nagusia dela (ikus. bibliografia atalean). Xabier Etxaniz idazlearen esanetan, "fantasia eta ironia erabiltzen ditu era atseginean giza arazoei aurre hartzeko".

BIBLIOGRAFIA

1985 Sei ipuin amodiozko | Susa
1987 Publikoari gorroto | Euskaltzaindia
1987 Kanpotarrak maisu- Kultur ministrariak ez igu errukirik | Susa
1987 Eztitxuk pirata izan nahi du | Elkar
1988 Joxemeren ohelikopteroa | Elkar

GEHIAGO IKUSI

AUTOREA SAREAN

Bloga ikusi

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta