Idazleak - Xabier Lete Bergaretxe - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Lete Bergaretxe

Oiartzun, (1944-2010)

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen (1965), Mikel Laboarekin eta Lurdes Iriondorekin batera. Urte hartan bertan bere olerkiak kantatzen hasi zen plazaz plaza. Errota zahar maitea, Nafarroa arragoa, Kantatzera noazu eta Lore bat, zauri bat kantak, besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoaren altxorrak dira. Bere lehen poesia liburua 1968. urtean argitaratu zen: Egunetik egunera orduen gurpilean.

Baga, biga, higa (1970) ikuskizunean parte hartu zuen, eta hainbat emanaldi eman zituen, beste taldekideekin batera. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten.

Ordurako, Bigarren poema liburua (1974) argitaratua zuen. 1977an, eta Eugenio Arozenarekin batera, Antzerkia deuseztik izatera lana argitaratu zuen; bertan dago Txirritaren astolasterra antzerkia .

1978an, agertokietatik aldendu eta kantagintzari utzi zion. 1981ean, Urrats desbideratuak poema liburua argitaratu zuen. Ondoren, sorkuntza lana utzi eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura sailean jardun zuen, Zuzendari eta Sailburu.

Jarduera horren ondoren, bi disko kaleratu zituen: Eskeintza eta Hurbil iragana. 1992an Biziaren ikurrak poema bilduma argitaratu zuen.

2008an argitaratuako Egunsentiaren esku izoztuak liburuarekin 2009ko Euskadi Saria irabazi du.

BIBLIOGRAFIA

1968 Egunetik egunera egunen gurpillean | Hegosa Cinsa
1974 Bigarren poema liburua | Gero Mensajero
1977 Antzerkia deusetik izatera | Itxaropena
1981 Urrats desbideratuak | GAK
1992 Biziaren ikurrak | Erein

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta