Idazleak - Xabier "Iratzeder" Diharce Lassegue - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier "Iratzeder" Diharce Lassegue

Donibane Lohizune, 1920/Beloke, 2008

2008ko urriaren 13an hil zen Jean Diharce, ezizenez, Xabier Iratzeder.
Belokeko monastegian hil zen; izan ere, fraile beneditarra zen. Teologia Moraleko irakaslea eta Belokeko nagusia ere izandakoa zen.

1987an Afrikara joan zen misiolari lanetara eta itzuli zenetik Beloken bizi zen. Euskaltzain osoa zen 1962az geroztik. Olerki, antzerki, eta kantu ugari sortu zituen, beti ere kristautasuna oinarri. Eliz katolikoaren Liturgia euskaraz lantzeko sormen lan eta moldaketa ugari ere egin zituen.

Eskualtzaleen Biltzarrean lehen saria eskuratu zuen Zakalar (Ezkila, 1940) antzerki lanari esker. Sari berbera jaso zuen 1946an Pindar eta Lano poemen eskutik. 1941 eta 1946. urteetan Zerumenditik, Mortutik oihu eta Kantikak poema mistikoak plazaratu zituen.

Ondoren, 1954ean, Ezkongai liburua eman zuen argitara, ezkontzaren prestakuntza idazpide. Berak itzuli zituen David erregearen Salmoak (Gabriel Lertxundiren musikaz, 1963). Bereak dira, halaber, Uztaritzeko aphezgaitegia (1964), Euskal Herria eta Jainkoaren gizaldea (1966), Argiz argi poema bilduma (1967) eta hainbat antzerki lan: Itsasorat, Piztu zaiku, Maria eta Kurutzea, Iturrian, Aphez etab.

Bere poema liburuak Biziaren Olerkia obran (Gero, 1983) bildu dira.

Idazle-kolaboratzaile bezala ere aritu zen Herria, Eusko-Gogoa, Egan, Gure Herria eta beste aldizkari batzuetan.

BIBLIOGRAFIA

1940 Zakalar | Ezkila
1945 Jakes | Baiona
1947 Paindar eta lanho | Ezkila
1951 Eguerri | Ezkila
1951 Ezkila eta tirola | Ezkila

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta