Idazleak - Xabier Gereño - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Gereño

Bilbo,

Bilbo, (1924-2011)

Merkataritza Peritu titulua zuen, Bilboko Merkataritza Eskolan lortua. Honez gain, Merkataritza Irakasle titulua eskuratu zuen Kanaria Handiko Las Palmas-en.

1980tik 1988 arte Euskaltzaindian lan egin zuen, hango kontabilitatea euskaraz berrantolatzen.

Txistulari, Karmel, Zeruko Argia, Dantzari, Anaitasuna eta Aizu!-n idatzi du, besteak beste.

Ehundik gora titulu argitaratu zituen, batez ere nobelak eta teatroa, euskaraz zein gaztelaniaz: Iruineako asasinatzea, Gudari bat, Espioitza, Napoleon, Frantziako enperadore, Ezkontzak konpontzen, Iran-era bidaia edota Benilde printzesa zenbait aipatzearren.

Halaber, euskara ikasteko metodoak idatzi zituen, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez idatziak, eta lau hiztegi guztira.

Euskal Abestiaren Sariketen sortzailea eta antolatzailea, euskaraz idatzitako abesti berriak saristatzeko.

CINSA etxearen arduradun bezala, euskal musikaz osatutako 42 diskoren grabazio eta banaketa zuzendu zuen. Euskara ikasteko programa bat zuzendu zuen TVE-an bi urtez.

Euskal teatroaren bultzatzailea.

Euskal Irrati Telebistako lehenengo Administrazio Kontseiluko partaidea (1982tik 1984ra). Hainbat sariketa literariotan epaimahaikide lanetan ibilitakoa. Euskaltzain laguntzaile izendatu zuten 1965ean. Ohorezko Euskaltzaina da 1999 urteaz geroztik.

BIBLIOGRAFIA

1969 Arantza artean | Itxaropena
1970 Argi bat iluntasunean | Kriselu-Lur
1972 Nora naramazue | Kriselu-Lur
1975 Hiltzaile baten bila | Kriselu-Lur
1975 Andereño | Kriselu-Lur

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta