Idazleak - Xabier Etxeberria Garro - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Etxeberria Garro

Zarautz, 1974.

Enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. Makina-erreminta sektoreko enpresa batean egin zuen lan, Lasarte-Orian. Urte erdia eman zuen Korean Europako Batasunaren beka bati esker hango kultura eta hizkuntza ikasten. Aurten Bai Fundazioan hasi da, kudeatzaile. Honez gain, enpresaria da: jantzi denda txiki bat du Zarauzko herriko plazan.

Anaiarekin elkarlanean, Euskadi Irratiko Goizean behin saioan kolaborazioak egin ditu eta EITBko Goenkalen, telesaileko elkarrizketak idazten ere jardun du. Zarauzko bertso eskolako partaide ere bada.

Institutu garaian, sari bat irabazi zuen anaiarekin erdibana. Horren ondoren, burutik igarotzen zitzaiona paperean zirriborratzen hasi zen.

"Imajina ezazu Euskadi" jaso zuen 1997. urtean. Euskadi Irratian kontakizunak esateko deitu zioten uda hartan bertan. Gero, beste pare bat sari irabazi zituen jarraian: Basauriko ipuin erotikoena eta Igartza beka.

Azken hau izan zen garrantzitsuena, nobela bat argitaratzeko aukera eman baitzion. Geroztik beste sari pare bat irabazi ditu: Lizardi Saria anaiarekin batera idatzitako haurrentzako ipuin batekin, eta Basarri saria bertso paperetan.

Estibalitz Ezkerrak Euskaldunon Egunkarian Egun denak ez dira berdin liburuaren gainean idatzitako iruzkinean narrazioak bete betean harrapatu zuela onartzen du.

Berriki irabazi du Breaking The Wall ipuinarekin Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 10. Lehiaketa.

BIBLIOGRAFIA

2000 Airean ere negu usaina nabari da(anaiarekin batera) | Erein
2001 Egun denak ez dira berdin | Elkar
2001 Bakarrizketak | narrazio bilduma (ipuin batzuk) Alberdania
2002 Pako fakirra(anaiarekin batera) | Elkar
2002 Anaiak ematen duzue(anaiarekin batera) | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta