Idazleak - Xabier Etxaniz Erle - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Etxaniz Erle

Oñati, 1961.

Bederatzi urte zituela gurasoak Gasteizera joan ziren eta han bizi da harrezkero. Euskal Filologia ikasi eta lizentziatu zen EHUn bertan.

Euskararen irakaskuntzan lan egin du. AEKko euskaltegi batean euskarazko klaseak eman zituen. Gaur egun Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea da.

Egineko Egunon gehigarrian eta Argiako kolaboratzaile izan zen lau urtez. Kandela taldearen sortzaileetako bat da eta aldizkarian parte hartzen du.

1982an Gasteiz Hiria saria irabazi zuen ipuin arloan. 1984an Elkar argitaletxeak Nire belarriak bere lehen lana argitaratu zion.

Itzulpenengintzan ere jardun izan du: 1985ean, Altxorraren uhartea R.L. Stevenson idazle eskoziarraren nobela ezaguna itzuli zuen.

Euskarazko igarkizunak haurrei ezagutarazi eta beste hizkuntza batzuetakoak (katalanera, galegoa, gaztelera, etabar) egokitu egiten ditu.





 

BIBLIOGRAFIA

1984 Nire belarriak | Elkarlanean
1985 Patxiki | Elkarlanean
1986 Igarkizunak | Elkarlanean
1986 Haur folklorearen bilduma | Pamiela
1987 Ilun | Elkarlanean

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta