Xabier Etxabe Zulaika

Xabier Etxabe Zulaika

Zarautz, 1974.

Informatikan Ingeniaritza teknikoa egina, irakaslea da lanbidez. Zarauzko Txaparro herri aldizkarian kolaboratzaile izan zen 2002. urteaz geroztik, harik eta itxi zen arte. Folklorearen inguruko jarduna eta hausnarketa izan ditu zaletasun, baita hurbileko kontuak, eta herriko taldeen historia ere.

 Aitonari entzundako kontuekin argitaratu zuen, 2004. urtean, Lurtarra da begiratua nobela. Harrezkero, hainbat foro digitaletan idatzi du, beti ere lehen aipatutako gaien inguruan, besteak beste: Gustav-eko koadernoak; Zuzeu; Euskomedia; eta dantzan web guneetan. Interes gune horren emaitzarik sakonena, Xabier Alberdi Lonbide historialari zarauztarrarekin elkarlanean argitaratu zen Zarauzko folklorea liburua izan zen, 2009. urtean. 2010. urtean, Zarauzko Arraun Elkartearen hogeitabost urteak biltzen zituen liburua argitaratu zuen.

 

Atzera