Idazleak - Xabier Etxabe Zulaika - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Etxabe Zulaika

Zarautz, 1974.

Informatikan Ingeniaritza teknikoa egina, irakaslea da lanbidez. Zarauzko Txaparro herri aldizkarian kolaboratzaile izan zen 2002. urteaz geroztik, harik eta itxi zen arte. Folklorearen inguruko jarduna eta hausnarketa izan ditu zaletasun, baita hurbileko kontuak, eta herriko taldeen historia ere.

 Aitonari entzundako kontuekin argitaratu zuen, 2004. urtean, Lurtarra da begiratua nobela. Harrezkero, hainbat foro digitaletan idatzi du, beti ere lehen aipatutako gaien inguruan, besteak beste: Gustav-eko koadernoak; Zuzeu; Euskomedia; eta dantzan web guneetan. Interes gune horren emaitzarik sakonena, Xabier Alberdi Lonbide historialari zarauztarrarekin elkarlanean argitaratu zen Zarauzko folklorea liburua izan zen, 2009. urtean. 2010. urtean, Zarauzko Arraun Elkartearen hogeitabost urteak biltzen zituen liburua argitaratu zuen.

 

BIBLIOGRAFIA

2004 Lurtarra da begiratua | Elkar
2009 Zarauzko folklorea. Eboluzio historikoa, haren aldaketan egon diren interesen azterketa, eta festa-ereduen inguruko hausnarketa | Zarauzko Udala
2010 Zarauzko Arraun Elkarteak 25 urte | Erroteta

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta