Idazleak - Xabier Artola Zubillaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Artola Zubillaga

Xabier Artola Zubillaga.

1957an jaioa da, Donostiako Antiguan. Gaur egun Alkizan (Gipuzkoa) bizi da.

Euskararen irakaskuntzan aritu zen zenbait urtez, informatikan hasi baino lehen. Informatikan doktorea da (1993), UEUko kidea, eta EHUko Informatika Fakultatean dihardu irakasle, 1985etik. Ixa taldeko partaide hasiera-hasieratik, bere ikerkuntza hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloan egiten du. Euskaltzain urgazlea da, 2006tik.

Literaturaren munduan, ipuingintza jorratu du batik bat. Zenbait sari irabazi ditu: Jokin Zaitegi itzulpengintzan; Julene Azpeitia, Augustin Zubikarai eta Tene Mujika, besteak beste, ipuingintzan; lehiaketa horietako batzuetan argitaratu izan dizkiote ipuinak, argitalpen kolektiboetan. 2010ean Donostia Hiria saria irabazi zuen, eta haren ondorioz argitaratu zioten lehen literatura liburua: Deception Island (Alberdania, 2010). 2011n, berriz, ipuin bilduma argitaratu zuen: Argi-itzalen neurria (Elkar, 2011). Hona hemen bi liburu horien gaineko zenbait kritika.

Literaturazalea ez ezik, argazkizalea ere bada, eta 2010ean eman zuen argitara lehen argazki liburua: Ikiliko txondorra (Urmara Elkartea, 2010).

 

 

BIBLIOGRAFIA

1998 Latitudea | Julene Azpeitia Saria (lehen saria).
2004 Bai, ni nauk | Gabriel Aresti Saria (accesita)
2004 Tximeletaren irria | Tene Mujika Narrazio laburren lehiaketa (lehen saria).
2006 Asif | Julene Azpeitia Saria (bigarren saria).
2010 Deception Island | Alberdania

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2010 Mía |

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta