Idazleak - Xabier Amuriza - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Xabier Amuriza

1941, Etxano.

Etxano (gaur Amorebieta-Etxano). Orain Berrizen bizi da.

1965ean abade eginik, Gizaburuagan eta Amoroton jardun zuen. Bizkaiko Gogor abade-mugimenduko eragileetako bat izan zen.

1968tik hasi eta, hiru espetxealditan, zazpi urte preso egin zituen. 1979ko hauteskundeetan, Herri Batasunako zinegotzi izan zen Zornotzan eta, gero, Gasteizko parlamentari eta Batzar Nagusietako juntakide.

Apaiz garaian, Euskaltzaindiak antolatzen zituen txapelketetako epai-mahaikide, gero, kartzelatik 1975ean atera ondoren, 1976an agertu zen ahots ederreko bertsolari zorrotz eta berrizale gisa. Euskal Herriko bertsolarien txapeldun izan zen 1980 eta 1982ko urteetan.

Bere militantzia politikoaz gainera, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lez daroa bizimodua. 25 urtean,
Egin egunkarian kazetari eta zutabegile eta Gara egunkarian eta Punto y Hora aldizkarian zutabegile,
Filmen egokitzaile eta dokumentalen itzultzaile Edertrack estudioan, 10 urtean. Azken 5 lan-urteak Durangaldeko Anboto astekarian, zuzentzaile.

Nobelak idatzi ditu Hil ala bizi (1973), Emea (1985), Oromenderrieta (1987), Dinosauroak horizontean (2007), Orain ezin naiz hil (2008), Olatu bat kuartelen gainetik (2009), hizkuntzari buruzko Euskara batuaren bigarren jaiotza (2010), eta hainbat bertso liburu eman ditu argitara.


 

BIBLIOGRAFIA

1973 Hil ala bizi | (lehenik, 1973, edizio klandestinoa, Larraun ezizenez, eta gero Elkar, 1983)
1977 Menditik mundura | (bere kontura, Printzen inprimategian)
1981 Hitzaren kirol nazionala | Elkar-AEK
1981 Oinak | Euskaltzaindia
1981 Hiztegi errimatua | Elkar-AEK

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta