Idazleak - Uxue Alberdi Estibaritz - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Uxue Alberdi Estibaritz

Elgoibar, 1984. Kazetaritzan lizentziatu eta lan horretan hasi zen ikasketak amaitu aurretik han eta hemen: Elgoibarren astekarian, Euskadi Irratian, Berria egunkarian. EIEren Testuketan literatura irratsaioko esatari izan zen eta Hitzen Uberan EIEko literatur atariko sortzaile eta erredaktore da 2010etik Oier Guillanekin batera. 

Bertsolari, literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, letragile eta hainbat alorretan ari da lanean. 2003an hasi zen bertso paper lehiaketak irabazten, besteak beste Durangoko Julene Azpeitia saria jasoz. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (Elkar, 2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka  hain zuzen ere Aulki-jokoa (Elkar, 2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2010ean Ttartalo argitaletxearen eskutik haur literaturan murgildu eta  Ezin dut eta zer? ipuina idatzi du.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta