Idazleak - Uxue Alberdi Estibaritz - Hemeroteka - Aulki-jokoa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Uxue Alberdi Estibaritz > Hemeroteka

Aizu!

2009-06 Aulki-jokoa | Igor Elordui

Nork ez du umetan (eta nagusitan ere, euskaltegian bertan, akaso), aulki-joko batean parte hartu? Badakigu musika gelditutakoan aulki gabe gelditu dena betiko geratzen dela kanpoan. Bada, Uxue Alberdik bizitzaren metafora dakarkigu bere “aulki-jokoarekin”. Teresa, Martiña eta Eulali arratsaldero-arratsaldero elkartzen dira lagunekin Kantoietako gozotegian.


Aiton-amonek guztien artean mila urte baino gehiago dituzte, baina aulkiak soberan geratzen hasi dira, eta badakite ez direla berriro kopurura ailegatuko. Hurrengo aulkia kendu bitartean, hiru protagonistek orainaldiko elkarrizketa, bizipen eta gogoetak iraganeko oroitzapenekin tartekatuko dituzte. Ez da kontakizun lineala, eta narratzailea ere aldatzen doa. Lehen pertsonan kontatzen dituzte hiru protagonistek beraienak, eta horrela bagoaz, puzzle bat balitz bezala, lehengo eta oraingo gertakizunak lotzen, beraien arteko harremana ulertzen, eta beraien bizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonak ezagutzen. Batez ere umezarokoak eta gaztarokoak.
Garai hartako familiaren, gizartearen edo gerra sasoian gertatutakoen azalpen sakonik ez badago ere, egileak horiek islatzeko ahaleginean asmatu duelakoan nago. Bereziki aipagarriak dira gerra eta gerraostekoak azaltzen dituzten pasadizoak. Narrazioak, gogoetak, esaldiak, hitzak, ñabardurak… tartekatzen eta josten ditu hasieratik bukaerara Uxue Alberdik irakurtzeko erreza eta gustagarria den bere lehen eleberrian.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta