Idazleak - Urtzi Urrutikoetxea Vacas - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Urtzi Urrutikoetxea Vacas

Bilbo, 1977.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. Gidoilari eta kazetari lan eskarmentua du hainbat komunikazio mediotan. 1988 urtetik Santutxuko bertso eskolako kidea da.

Euskaldunon Egunkaria, Gara, Argia, Jakin, Berria, Bertsolari eta Berton herri-aldizkarian kolaboratu du. Honez gain, irratigintzari dagokionez, Euskalerria Irratian egiten ditu kolaborazioak.

Hiru poesia-libururen ostean, Auzoak (2005, EEF eta Susa) lehen narratiba-lana eman zuen argitara. Liburuan Bilbo hiria da protagonista nagusia. Betiko Bilboko erdaldunak, betiko Bilboko euskaldunak, hurbileko eta urruneko etorkinak... agertzen dira eleberri ez den eta ipuin multzoa izan nahi ez duen liburuan. Hainbat aldizkaritan ere atera ditu lanak, eta gazteleraz Berlin hiriari buruzko gida-liburua idatzi zuen 2005ean. Aurreko urtean, Imre Kertész hungariar Nobel saridunaren Zoririk ez lana euskaratu zuen Jokin Zaitegi bekari esker.
 

BIBLIOGRAFIA

2004 Borroka galduetatik gatoz | Susa
2005 Auzoak | EEF eta Susa
2006 Guía de Berlin (gazteleraz) |
2008-10 Afrika express | Elkar
---- Icaro (galizieratik)( Rafa Villar) | Internet sarean

GEHIAGO IKUSI

LAGINAK

2005 Auzoak | EEF eta Susa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta