Ur Apalategi Idirin

Ur Apalategi Idirin

 

Paris, 1972.

Eleberri eta ipuinegilea. Bi bider jaso du Beterriko liburua saria (1997 eta 2010) eta behin Euskadi literatur saria (2011).

Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna eta Euskal filologian doktore. Euskal literaturako irakasle titularra Paueko Unibertsitatean.

Besteak beste, MaiatzHegatsEganUztaroEuskaldunon Egunkaria, BerriaGara etaArgia-n argitaratu ditu idazlanak, artikulu kritikoak nahiz iritzi zutabeak.

Arlo akademikoan, Pariseko L'Harmattan argitaletxeak 2000n argitaratutako La Naissance de l'écrivain basque (Euskal idazlearen sorrera) ikerlanaren egilea da.

Utriusque Vasconiae argitaletxearen baitan "Kritika Literarioa" izeneko saila sortu eta zuzentzen du eta Egunero irakurtzen delako literatur sailaren kudeaketan ere esku hartzen du

Atzera