Unai  Villena Camarero

Unai Villena Camarero

1980, Elgoibar

Industria Ingeniaria eta Globalizazioa eta Garapenari buruzko Masterra, ikertzaile gisa dihardu lanean EHUko HEGOA – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan.

Gaztetxotan hainbat ipuin lehiaketatan sariak jasotakoa da (Urruzuno eta R. M. Azkue, besteak beste), Elgoibarko Urruzuno literatur taldeko kide izana, eta Barrenastekariko kolaboratzaile gaurdaino.

Literatura, argazkigintza eta musika uztartzen dituen Hiri Asko Bere Baitanproiektuari hitzak jarri zizkion 2014an, eta 2017an “BIZIKI” izeneko proiektuan ariko da buru-belarri.

Atzera