Unai Iturriaga Zugaza-Aroaza

Unai Iturriaga Zugaza-Aroaza

Durango, 1974.

Hamalau urterekin hasi zen Jon Lopategiren bertso eskolan. Bi urte beranduago, plazaz plaza zebilen bertsotan. Hiru aldiz erdietsi du Bizkaiko txapela. Honez gain, 1990, 1992, 1998 eta 2002ko edizioetan Bizkaiko txapeldunorde izan zen. 2005ean txapeldunorde izan zen Barakaldon egindako Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.

Josu Zabala eta Igor Elortzarekin «7 Eskale» taldea sortu zuen, eta bi disko argitaratu zituzten: Bertso berriak pobreziari jarriak eta Barrenkaleko bluesak.

Gidoigile eta itzultzaile lanetan eskarmentua du. Zenbait komunikabide idatzitan kolaboratu du: 7K, Euskaldunon Egunkaria, Argia, besteak beste.

 

Atzera