Idazleak - Unai Iturriaga Zugaza-Aroaza - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Unai Iturriaga Zugaza-Aroaza

Durango, 1974.

Hamalau urterekin hasi zen Jon Lopategiren bertso eskolan. Bi urte beranduago, plazaz plaza zebilen bertsotan. Hiru aldiz erdietsi du Bizkaiko txapela. Honez gain, 1990, 1992, 1998 eta 2002ko edizioetan Bizkaiko txapeldunorde izan zen. 2005ean txapeldunorde izan zen Barakaldon egindako Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.

Josu Zabala eta Igor Elortzarekin «7 Eskale» taldea sortu zuen, eta bi disko argitaratu zituzten: Bertso berriak pobreziari jarriak eta Barrenkaleko bluesak.

Gidoigile eta itzultzaile lanetan eskarmentua du. Zenbait komunikabide idatzitan kolaboratu du: 7K, Euskaldunon Egunkaria, Argia, besteak beste.

Literaturari dagokionez, bi liburu argitaratu ditu orain arte: Islada (Zubia, 1997) eta Berandu da gelditzeko (Susa, 1999).

BIBLIOGRAFIA

1997 Islada | Zubia
1999 Berandu da gelditzeko | Susa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta