Unai Elorriaga Lopez de Letona

Unai Elorriaga Lopez de Letona Atzera

2014
Iazko hezurrak
Susa
2009
Londres kartoizkoa da
Elkar
2006
Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin)
Elea
2006
Matxinsaltoen Belarriak
Elkar
2006
SPrako tranbia (serbo-kroataz)
B92
2005
Lucas oder Der Himmel über Nepal (SPrako tranbia alemanez
Schöffling
2005
Tramm Sisa Pangmale (SPrako tranbia estonieraz)
Loomingu Raamatukogu
2005
Vredaman
Elkarlanean
2004
El pelo de Van't Hoff (gaztelerara)
Alfaguara
2004
O pelo de Van't Hoff (galizierara)
Galaxia
2003
Un tranvía a SP (katalanera)
Proa
2003
Un tranvía en SP (gaztelerara)
Alfaguara
2003
Van't Hoffen ilea
Elkar
2002
Un tranvía cara a SP (galizierara)
Galaxia
2001
Literatur ideia batzuk
Labayru Ikastegia
2001
SPrako tranbia
Elkar
2001
SPrako tranbia
"Entzun duzu, Lucas, 4.000 milioi koadro bat. Alegia, tipo bati enkargua egin ziotela XVI edo XIV. mendean. Carlos, Felipe edo Duncan erregearen ilobari erretratua egin behar ziola. Eta Carlos, Felipe edo Duncan erregearen iloba zatar-zatarra zen; edo zatarra ez, demagun ez zela fotogenikoa. Eta enkargua jaso zuen tipo hori ez zen, jakina, tipo arrunta: pintore famatua zen, are famatuagoa XXI. mendean. Baina koadroa ganorarik gabe egin zuen, zazpi egunez egon zelako beherakoak jota, edo seme bat hartu ziotelako gerrarako. Eta orain Kultur Ministerioak erosi du koadroa -telebistak esan du: 4.000 milioi-, hiru urteko ume batek ere baitaki zein inportantea den patrimonio kulturala; horrexegatik ez dizkie uzten eskolako lagunei plastilina berdez egiten dituen labezomorro abstraktuak. Horrexegatik eta ez dizkiotelako 4.000 milioi ordaintzen."

+ + + + +

Lucas ez zen aspaldi ohetik asko urruntzen. Orduan aprobetxatzen zuen Mariak Marcosi honen gisako gauzak esateko:

-Triste ikusten dut Lucas. Mina daukala dio.

-Non? -Marcosek.

-Ez dakiela non baina mina daukala. Eta hotza. Eta abuztuan gaude. Eta mina daukala, min handia.

Marcos

Kuriosoa da eta pintoreskoa telebista aurrean lotan gelditzea eta esnatzean tipo bat ikustea pantailan, pasamontañasa jantzita. Horixe gertatu zait niri. Loak hartu nau sofan eta pasamontañas bat ikusi dut esnatzean. Egia esan, deskolokatu egiten nau tipo horrek, Marcosek. Subkomandanteak. Ez dakit estimatzen dudan, gorrotatzen dudan, maite dudan. Alde batetik imajina dezaket harri baten gainean eserita eta imajina dezaket nola pasatzen den armiarma bat bere ondotik eta nola zanpatzen duen armiarma hori, behar den baino indar handiagoz eta amorru apur batez. Eta horrek angustiatu egiten nau. Baina gero honelako gauzak idazteko abilidadea duela bururatzen zait: "Frente a un espejo cualquiera, dese cuenta de que uno no es lo mejor de sí mismo. Pero siempre se puede salvar algo: una uña por ejemplo." lasaitu egiten naiz orduan. Berehala angustiatzen naiz berriro, ordea: errazegi imajina dezakedalako Marcos aginduak ematen. Aginduak ematea normala izango balitz bezala. Eta ez dakit tipo hori estimatzen dudan, gorrotatzen dudan, maite dudan. Edo agian solaskide moduan baino ez dut nahi: literaturaz hitz egiteko. Edo beste zerbaitez.

Oinak garbitu dizkiot Lucasi gaur. Hotz zituen, deabruak bezain hotz. Irakiten bota diot ura eta epelago gero. Eta kilimak egin dizkiot, barregurak oinak berotzen baititu, Biblia irakurtzeak bezala. Animatu da apur bat azkenerako: berak ere garbitu nahi izan dizkit niri.

Artikulu bat irakurri dut egunkarian gaur, trepanazioari buruz. Lehendik ere banekien zer zen trepanazioa, eta poztu nau halako termino bat ezagutzeak. Hitz esplosiboa da: trepanazioa. Trepanazioa da burezurrean edo beste edozein hezurretan zulo bat egitea. Ez pistola batez, noski; medikuek egiten dituzte trepanazioak, eta sasi-medikuek ere bai. Hitz esplosiboa da trepanazioa.

Oso bestelako kontua da inurriena. Enpirikoki daukat frogatuta: mahai baten gainean dabilen inurria lurrera botatzen baduzu pititako batez, bizirik jarraituko du, eta arrapaladan; desorientatuago, hori bai. Hezurrak bezain gogorrak dira inurriak.

Matiasen gutuna

Aspaldi dakit ez naizela goizean hilko, iluntzean hilko naizela. Ia seguru dakit, gainera, lagunen arteko lehena izango naizela hiltzen. Horrexegatik idatzi dizkizuet instrukzio batzuk zuei, Lucas, lagunei, hiltzen naizenerako. Ni hil ostean zer egin behar duzuen ondo jakin dezazuen.

Hiltzen naizenerako instrukzioak:

1. Benetan hilda nagoen konprobatu: bakarka etorriko zarete nire logelara bost minutuero eta banan-banan konprobatuko duzue hilda nagoen. Komenigarri bezain polita izango litzateke lagunak logelara sartu ahala ez irtetea, azkenerako hamabost bilduko ginatekeelako bertan, zein baino zein agobiatuago baina pozik.

Gauza bi gerta daitezke:

a) Hilda ez egotea: haserretu egingo zarete orduan -apur bat baino ez, familiaren susmorik ez pizteko-, ordubete galdu duzuelako alferrik. Astakeriaren bat esango didazue belarrira eta etxera joango zarete, edo kalera.

b) Hilda egotea benetan: kasu horretan bigarren puntura joko duzue, ilusio handiz.

2. Hiltzen banaiz, elizkizunen bat egingo da ziurrenik. Galtzontzilotan joango zarete elizara. Mota desberdinetako galtzontziloak janzteko eskatuko nizueke, espektakuluaren ikusgarritasunerako. Komeniko litzateke soinean txaketa jartzea eta bufanda bat, negua bada edo eztarriko minaz bazabiltzate.

Hiru fenomeno ikusiko dituzue elizara sartzean: nire arreben harridura, aitaren amorrua eta izeko ezkongabeen hasperenak. Ez egin kasu handirik: zuek irribarre egin eta abadeari adituko diozue.

Hiletaren ostean futbol partidua jokatuko duzue hondartzan.

3. Dordoka bat erosiko duzue, bistosoa eta begi berdekoa. Igandero aldatuko duzue etxe batetik bestera eta txandaka zainduko duzue, eta bazkatzen emango diozue, espinakak eta lekak. Dordokak alfonbretan uzten dituen lorratzak ikustean, madarikatu egingo nauzue, sistematikoki. Bi-hiru urte pasatu ondoren, herriko baten bati saldu ahal diozue dordoka, baldin ez badiozue ordurako kariñorik hartu. Eta izena jarriko diozue Eulalia edo Ambrosio.

Lucasen ariketa

Jende asko hiltzen da mendian. Nik buruz ikasten ditut euren izenak. Hiltzen ez direnenak ere bai, izen ederrak badira. Stefan Sluka, adibidez, Shisha Pangman hil zen. Desagertu egin zen. Shisha Pangma zortzi mila metroko mendia da; zortzimilakoen artean txikiena. Baina hala ere. Zortzimilako hamalau mendi dago. Chamoux frantziarra hamahirugarrena egiten hil zen, Kangchenjungan, jaitsieran. Egun horretan gauza inportante bi gertatu ziren Kangchenjungan: Chamoux hil eta Erhard Loretanek hamalaugarrena igo zuen. Eta jaitsi. Loretan suitzarra da eta izen ederra dauka.

Jende gutxik egiten ditu hamalauak. Jerzy Kukuczka-k bai, Kukuczkak egin zituen. Lhotsen hil zen gero. Eta nik baino sasoi hobea izango zuen Kukuczkak ziurrenik.

Batzuk ez dira hiltzen igual, baina atzamarrak izozten zaizkie mendian eta erabat belztu, eta asko sendatu egiten dira baina beste asko mozten dituzte: atzamar bakarra edo bi edo bost. Maurice Herzog-i bezala. Hainbat atzamar moztu zizkioten Annapurnatik bueltan eta, klaro, nekez eskalatuko zuen berriz. Eta igual ez zen Maurice hil baina Herzog bai. Edo aldrebes. Dena dela, paper bat utzi zuen Herzogek Annapurnako gailurrean "Pertsonen bizitzetan beti egongo dira beste Annapurna batzuk" idatzita. Edo antzeko zerbait. Eta oraindik ere bizirik dagoela uste dut baina ez nuke seguru esango, nik dokumental batean ikusi dudalako orain dela gutxi baina telebistako dokumentalak zaharrak dira askotan eta despistatu egiten naute.

Gero Mallory eta Irvine daude. Batzuek diote Everestera heltzen lehenak izan zirela. Beste batzuek ezetz, ez zirela heldu. Everest da mendi handi-handia, handienetakoa igual. Oraintsu topatu dute Malloryren gorpua, gailurretik ez hain urrun. K2 ere mendi handia da, bastante.

Burua ere galdu egiten da apur bat altitude horretan. Eta ideiak dantzan hasten dira eta valsak dantzatzen dituzte eta tangoak. Polita da ideiak dantzan ikustea, baina peligrosoa ere bai. Esaterako Messner. Messner da beste eskaladore bat. Zortzimilako mendi batean gelditu zen behin atseden hartzen, eta neskato bat ikusi zuen Messnerrek bere ondoan jesarrita. Eta luze hitz egin zuten; hondartzaz igual, edo eskolako lagunez. Gero aurrera jarraitu zuen Mesnerrek, bakarrik, baina konpainia sentitzen zuen aldamenean eta neurrigabe teinkatzen zitzaiola soka noizean behin. Beharbada beste eskaladore bati gertatu zitzaion hori guztia, ez Messnerri. Ez dakit. Berdin dio. Kontua da neskatoa zortzi mila metrotan.
12/2011
Erramunen soinua
Bizkaiko Trikitixa Elkartea
10/2015
107 kiwi
Elkarlanean, S.L.
10/2009
Prokofiev plana ; Badator, badator, badatorrela otsoa ; Madame ; Su mejor obra
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
08/2003
Un tranvía en SP
Alfaguara
05/2015
Atzaparra zubian : lur eta amets : Euskal Herriaren historia
Elkarlanean, S.L.
05/2009
Bizkaia : zenbat argaki, hainbat istorio = Vizcaya : fotos con historia
Vidales Garcia, José Miguel
05/2005
El pelo de Van't Hoff
Punto de Lectura
04/2012
Zizili
Elkarlanean, S.L.
03/2018
Erraldoiek ez dute lagunik jaten
Zubia Editoriala, S.L.
03/2011
Artzapezpikuaren bisita
Elkarlanean, S.L.
03/2006
Getxoko jaiak, 2005 - photo album
Ayuntamiento de Getxo= Getxoko Udala
03/2006
Hitzak batzen gaitu
Elea
02/2013
Las orejas de los saltamontes
Alfaguara
02/2013
Las orejas de los saltamotes
Alfaguara
02/2003
El pelo de Van Hoff
Alfaguara
01/2010
Londres es de cartón
Alfaguara
Etorkizunik ez
Elkarlanean, S.L.
Gorroto haut
Alberdania
Nogueira doktorearen laborategia
Elkarlanean, S.L.
O pelo de Van't Hoff
Editorial Galaxia, S.A.
Un tranvía cara a SP
Editorial Galaxia, S.A.