Idazleak - Txema Ramirez de la Piscina Martinez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Txema Ramirez de la Piscina Martinez

Ibarra, 1958.

Gipuzkoan jaio arren, Txema gasteiztarra eta arabarra sentitzen da, Gasteizen bizi baita lau urte zituenez geroztik. Kazetaritzan Doktorea, 1990az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Irakaskuntzan aritu aurretik, kazetagintza aktiboan jardun zuen hamar urtez (Egin egunkarian, batik bat). Gaur egun hainbat mediotan kolaboratzen du: Berria, Euskadi Irratia, Euskalerria irratia eta Radio Vitorian, besteak beste. Hamar bat libururen sortzaile (euskaraz zein gaztelaniaz), dozenaka artikulu zientifikoren egile, Txemak Komunikazioaren munduarekin lotutako hainbat nazioarteko batzarretan ere parte hartu du.

Bere ikerketa-lerro nagusiak honakoak dira: ikus-entzunezkoen alfabetizazioa, euskarazko komunikazioa, Komunikazio Kabineteak eta euskal gatazkaren trataera informatiboa.

 

BIBLIOGRAFIA

1992 Ertzantza, héroes o villanos? | Txalaparta
1995 Gabinetes de Comunicación | Bosch
1998 Kazetari-lan@ Euskal Herrian | EHU-UPV
2002 (In)komunikazioaren atarian. Prentsa eta euskal gatazka (P. Idoiagarekin batera) | Alberdania
2002 Al filo dela (in)comunicación | Fundamentos

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta