Txema  Garcia-Viana Arenales "Kartxi"

Txema Garcia-Viana Arenales "Kartxi"

Donostia, 1963.

Lanbidez garraiolaria da. Gehien bat gazteei zuzendutako literatura idatzi ohi izan du: misterio eta abenturazko narrazioa.

Hainbat literatur kritika eginak ditu, ia denak Ostiela aldizkarian. Kolaboraziook, batez ere, aipatu Ostielan eta Putzen argitaratu izan ditu.

Bestalde, literatur sarien alorrean oihartzuna izan dute berak aurkeztutako idazkiek: 1996. urtean Pasaiako ipuin lehiketa irabazi zuenetik hona, beste sei sari jaso ditu; 2004ean azkena Urnietako Antia narrazio lehiaketan.

BBK-Euskaltzaindia saria eskuratu du 2007 urtean, Arkitektoa eleberriarekin, XIII. mendeko Donostian girotutako narrazioa.

Atzera