Idazleak - Txema Garcia-Viana Arenales "Kartxi" - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Txema Garcia-Viana Arenales "Kartxi"

Donostia, 1963.

Lanbidez garraiolaria da. Gehien bat gazteei zuzendutako literatura idatzi ohi izan du: misterio eta abenturazko narrazioa.

Hainbat literatur kritika eginak ditu, ia denak Ostiela aldizkarian. Kolaboraziook, batez ere, aipatu Ostielan eta Putzen argitaratu izan ditu.

Bestalde, literatur sarien alorrean oihartzuna izan dute berak aurkeztutako idazkiek: 1996. urtean Pasaiako ipuin lehiketa irabazi zuenetik hona, beste sei sari jaso ditu; 2004ean azkena Urnietako Antia narrazio lehiaketan.

BBK-Euskaltzaindia saria eskuratu du 2007 urtean, Arkitektoa eleberriarekin, XIII. mendeko Donostian girotutako narrazioa.

BIBLIOGRAFIA

1986 Ihesi | Susa
1998 Triangulo hautsia | Alberdania
1999 Bi ipuin harrigarri | Elkar
2000 Balatza: tximistaren alaba | Alberdania
2001 Sei lore | Susa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta