Idazleak - Tere Irastortza Garmendia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Tere Irastortza Garmendia

Zaldibia, 1961

Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak burutu zituen. Urteak eman ditu Bergarako UNED-en lanean. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen (2002-2006). Egun, eta 2002an sortu zuenetik, Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria da eta Beasaingo Ikastolako zuzendaria eta irakaslea. 1980tik hamar poema liburu idatzi ditu.

Aurreneko eta azkeneko poema liburuek Kritika Saria jaso zuten. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak.

Hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte eta aldizkari eta komunikabide ugarien kolaboratzaile izan da, besteak beste: Argia, Nabarra, Gara, Hegats...Literatura arloko honako webguneeen sortzaile da: www.idazten.com eta www.iztueta.com
Itzultzaile gisa, gustoko autoreak itzuli ditu: Edmon Jabés, Marina Tsvetaieva, Marià Manent.


 

BIBLIOGRAFIA

- Itzulpenaren norabideak eta noragabeak | (Hegats, 19-20)
- Euskaldunak matxino (Matxinadak ulertzeko gida) | (Hegats, 30)
- Euskal literaturaren historiaren orri gehigarria | (Hegats, 31)
1980 Gabeziak | Haranburu Altuna
1983 Gaia eta gau aldaketak |

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2009-09-27 Elkarrizketak | Argia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta