Idazleak - Tere Irastortza Garmendia - Laginak - Eta orain badakit

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Tere Irastortza Garmendia > Laginak

Poesia

2011 Eta orain badakit | Pamiela

Eta orain badakit

Eta orain badakit

Eta orain badakit

zoriontasunaz bakarrik idazten dugula harrez gerokoan

eta badakit 2+2 zer den

eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz

iturri azpian jarri eta ilea garbitzea,

ilea busti hutsarekin

ala sakatsak askatuz garbitzea

eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez

ala buruz behera garbitzea burua,

eta negar ezkutuan egitea

ala jaioberriaren inonzentziarekin negar egitea.

 

Eta orain,

2+2 nolabaiteko jakintza dela dakinda arren,

hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean,

edozein gauza idazten dugula idazten dugula

zoriontasuna dakigulako idazten dugula

eta idazten dugula zoriontasuna.

dokumentua jaitsi | 235.7 Kb.

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta