Idazleak - Sonia Gonzalez Fernandez - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Sonia Gonzalez Fernandez

Barakaldo, 1977. Txiki-txikitatik ipuinak idaztea zuen gustuko, eta bai berak eta bai bere gurasoek argi zuten nagusitan idazlea izango zela. Deustuko unibertsitatean Euskal Filologia ikasi eta, ikasketak amaitu ondoren, bertako irakasle izan zen pare bat urtez. Gaur egun, Sonia idazlea izateaz gain, LAB sindikatuan parte hartzen du. “Sagarroiak” poema liburuarekin Euskaltzaindiaren Felipe Arresebeitia saria irabazi zuen eta horrela eman zen ezagutzera. 1999-2000 urteetan idazle euskaldunak bere lehen eleberria idatzi zuen: “Ugerra eta kedarra” izenekoa. Txalaparta argitaletxearen deia jaso ondoren, Soniak bere nobela errepasatzeari ekin zion. Urte osoa pasatu zuen horretan, eta azkenean aipatutako argitaletxeak bere liburua argitaratu zuen 2003an. Urte batzuk geroago, 2005ean, idazleak “Poema amniotikoak (Gerizpeko guda)” izeneko poema bilduma argitaratu zuen.

BIBLIOGRAFIA

---- Lehenengo aldian (beste egile batzuekin) | Txalaparta
2002 Sagarroiak | Euskaltzaindia/BBK
2003 Ugerra eta kedarra | Txalaparta
2006 Poema amniotikoak (Gerizpeko guda) | Kutxa Fundazioa

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta