Sabin Oregi Zarautz

Sabin Oregi Zarautz

1959, Zarautz.

Kazetaria, argitaldaria eta ikerlaria. Informazio eta Komunikazio Zientzietan doktorea.

Kazetaritzan eskarmentua du 1978eko irailaren 10etik aurrera, data horretan hasi baitzen parte hartzen La Voz de EspaƱa egunkariko herri kronikan.
Kazetaritza ikasketetan abiatu aurretik zenbait komunikabideetan parte hartu du; hala nola, Zeruko Argia, Anaitasuna, Deia, Egin, Habe, Euskaldunon Egunkaria. Halaber, lan eskarmentua du Euskadi Press prentsa agentzian eta La Voz de Euskadi-n.

Aldaketa Hamasei aldizkariaren sorreran erredakzio taldeko kide izan zen, 2003ko irailetik 2004ko apirila bitartean.

Abian jarri izan ditu Kanal On (Andoaingo Telebista) eta Zarautzko telebista. Komunikazio aholkularitzan jarduten du Kultura informazio ekinbideak eragiten, eta Egun Dakit argitaldariaren sortzaile eta arduraduna da.

Halaber, Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Unibertsitatean burutu zuen doktorego tesia eta GRESIC-eko kidea da.

Honez gain, Eusko Ikaskuntzako kidea da: Komunikabide eta Hezkuntza saileko ikasle kidea izan zen 1979-1985 urteen artean, eta gero 1986 eta 1991 urte bitartean Komunikabideak Saileko lehendakaria izan zen. Atzera