Idazleak - Rufino Iraola Garmendia - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Rufino Iraola Garmendia

1945, Zaldibia.

Zaldibiko Eskola Nazionalean egin zituen lehen ikasketak. Ondoren Arantzazuko ikastetxean, Beasaingo Lasallen, Bergarako UNEDn eta azkenik Donostiako Magisteritza Eskolan. Irakasle titulua atera zuen Euskal Filologia espezialitatean.

Lana toki desberdinetan egindakoa da, hala nola, Zumarragako Esteban Orbegozo lantegian, ajustadore bezala, Zaldibiko Muebles Yani lantegian, bulegoan, Beasaingo CAFen, hemen ere bulegoan, Urretxu, Zarautz eta Lasarte-Oriako udal euskaltegietan. Gaur egun, azken honetan jarraitzen du.

Kolaborazio ugari egin ditu egunkari eta aldizkari desberdinetan: El Diario Vasco Hemen, Goierritarra, Txintxarri, HABE, Euskaldunon Egunkaria, Bertsolaria, Zabalik, RIEV, Zeruko Argia, Bidegielak, etab.

Bertsolaritzan sari ugari jaso ditu, hala nola, Xalbador, Lazkao Txiki, Orixe eta Zapirain Anaiak sariak.

BIBLIOGRAFIA

1993 Dena dago Zatxitxo baten baitan | Kutxa Fundazioa
1999 Artxaberriren ziriak | Sendoa
1999 Patxi Errotaren ugaritasuna | Sendoa
1999 Jainkoaren ateraldiak | Sendoa
2000 Biziaren Bisutsak | Hiria

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta