Roman Garmendia Muruamendiaraz

Roman Garmendia Muruamendiaraz Atzera

2023KO ABUZTUAREN 11n
Euskal Herriko Elizak erabaki behar du
Berria
2023
"Paradisua helburu nagusia"
Karmel aldizkaria, 321
2023
Loreak nere maite Mariari dedikatuak
Karmel aldizkaria, 322
2023
Mirarien ezaugarriez ekarpen zerbait
Karmel aldizkaria, 323
2022
Askatasunaz hainbat komentario
Karmel aldizkaria, 320
2022
Eliza batzar santua da, bekatariez osatua
Karmel, 117.
2022
Ikerbide posible bakarraz zorionaruntz
Karmel aldizkaria, 318
2021
Amuak
Erroteta
2021
Grabitatea materiaren partikularidade existentziala da
karmel 314
2021
Laburpenak
Karmel aldizkaria, 316
2021
Nire Filosofiaren laburpen bat
Karmel aldizkaria, 315 zenbakia
2021
Zientziak eta letrak bat eginda deskripzioan
Karmel 313
2020
"Borondate onaren paraderua kultura orientala"
309, Karmel
2020
"Gure Jainkoa ahalguztiduna da"
Karmel aldizkaria, 311
2020
"Indar armatuei"
Karmel aldizkaria, 312 zenbakia.
2020
"Nire filosofiaren giltza"
Karmel aldizkaria 310 zenbakia
2020
Nire esperantzaren arrazoia eraikitzeko ahalegina
Erroteta
2019
"Afrikako tribalismoaz"
Karmel 306
2019
"Deabruaren inspirazioaz Galileotik filosofiaren historian"
Karmel aldizkaria
2019
"Lagunaren presentzia eta figura behar ditut nik"
Karmel 308
2019
"Okerrak zuzentzen"
Karmel aldizkaria 307 zenbakia
2019
Deabruaren inspirazioaz Galileotik filosofiaren historian
Karmel
2018
"Edukazioa gerra unibertsal bihurtuz gero
Karmel aldizkaria, 301
2018
"Kristau demokratek kanbio kulturala eskatu beharko lukete"
Karmel aldizkaria, 304
2018
"Logoterapiaren kontra"
Karmel aldizkaria, 303
2018
Edukazioa gerra unibertsal bihurtuz gero
Karmel aldizkaria, 301 zenbakia
2018
Kristau demokratek kanbio kulturala eskatu beharko lukete
Karmel, 304.
2018
Litekeena al da materia preexistenterik gabe zerbait egitea?
Karmel aldizkaria, 302.
2018
Logoterapiaren kontra
Karmel aldizkaria, 303
2017. Abendua
Eszeptizismoaren kontra
Karmel aldizkaria. 300 zenbakia
2017
"Eszeptizismoaren kontra"
Karmel aldizkaria, 300
2017
Kristau ateoen kontra
Karmel, 297 zenbakia.
2017
Norberaren esperantzaren arrzoia emateaz
Karmel, 298 zenbakia
2016
"Materialismorik garbiena"
Karmel aldizkaria, 293
2016
Materialismorik garbiena
Karmel aldizkaria, 293 zenbakia.
2016
Signoes gogoeta laburra
Karmel adizkaria, 294 zenbakia
2016
Sindorme psikiatrikoak hobeto ulertzeko
Karmel, 296 zenbakia.
2016
Zergatik naizen abertzalea
Karmel aldizkaria, 295 zenbakia.
2015
Intelektualismo morala eta herrien aurrerabidea
Roteta
2015
Metafisika kristau baterako
Karmel, 4 zenbakia
2014-01
Filosofia marxistaren kontra.
Karmel, 285.
2014
"Filosofia marxistaren kontra".
Karmel, 285
2014
"Kanten iraultza Copernikoaz"
Karmel aldizkaria, 286
2014
"Logoaren bikaintasuna"
Karmel aldizkaria, 288
2014
Kanten iraultza Copernikoaz
Karmel aldizkaria, 286.
2014
Logoaren bikaintasuna
Karmel aldizkaria, 288.
2014
Zergatik naizen kristaua.
Karmel aldizkaria, 287.
2013
"Existentzialismoaren kontra"
Karmel aldizkaria, 252
2013
Existentzialismoaren kontra
Karmel aldizkaria, 252 zenbakia.
2013
Patriarkatuaren eragina elizan
Karmel aldizkaria, 283.
2013
Sinestea arrazoizkoagoa da
Karmel aldizkaria, 284.
2012
"Kristau bakarti baten argumentuak"
Karmel aldizkaria, 280
2012
"Lau kausen teoriatik tiraka"
Karmel aldizkaria, 278
2012
Kristau bakarti baten argumentuak
Karmel aldizkaria, 280 zk.
2012
Lau kausen teoriatik tiraka
Karmel aldizkaria, 278.
2012
Zientzia, egia, etika...
Karmel aldizkaria, 277 zenbakia.
2011
"Filosofia perennea"
Karmel aldizkaria, 275
2011
Filosofia perennea
Karmel aldizkaria, 275 zenbakia.
2011
Nire filosofia lehenaren zimentuak
Karmel aldizkaria, 273. zenbakia.
2011
Signo batek zer signifikatzen du?
Karmel aldizkaria, 274. zenbakia.
2011
Zientzia humanoa nire filosofiatik
Karmel aldizkaria, 276.
2010eko martxoa
Delirium Tremens delakoaren etiopatogeniaz
Gipuzkoa Medica
2010
"Delirium Tremens delakoaren etiopatogeniaz
Gipuzkoa Medica
2010
"Historiaren filosofia V"
Karmel aldizkaria, 269
2010
"Historiaren Filosofia VI"
Karmel aldizkaria, 270
2010
Historiaren filosofia V
Karmel aldizkaria, 269.zenb.
2010
Historiaren Filosofia VI
Karmel aldizkaria- 270. zenb
2010
Metafisikaren amaiera?
Karmel aldizkaria. 271 zenbakia
2010
Pentsamendu postmetafisikoa?
Karmel aldizkaria. 272, zenbakia.
2009
"Historiaren filosofia I"
Karmel aldizkaria, 265
2009
"Historiaren filosofia II"
Karmel aldizkaria, 266
2009
"Historiaren filosofia III"
267, Karmel aldizkaria
2009
"Historiaren filosofia IV"
Karmel aldizkaria, 268
2009
Historiaren filosofia I
Karmel aldizkaria, 265 zbk.
2009
Historiaren filosofia II
Karmel aldizkaria, 266 zbk.
2009
Historiaren filosofia III
Karmel aldizkaria, 267. zenb.
2009
Historiaren filosofia IV
Karmel aldizkaria, 268. zenb.
2009
Nire filosofiaren muina
Erroteta
2008
"Kanti komentarioak (eta 2)"
Karmel aldizkaria, 262
2008
Kanti komentarioak (eta 2)
Karmel aldizkaria, 262 zbk.
2008
Metafisika ondo zimentatzeaz
Karmel aldizkaria
2007
"Bizitzaren arbola"
Karmel aldizkaria
2007
"Ezagutzaren teoria bat"
Karmel aldizkaria, 259
2007
"Kant-en erlijiorik eza osatu"
Karmel aldizkaria, 258
2007
"Kanti komentarioak"
Karmel aldizkaria, 260
2007
Bizitzaren arbola
Karmel aldizkaria, 257. zbk.
2007
Ezagutzaren teoria bat
Karmel aldizkaria, 259. zbk.
2007
Kant-en erlijiorik eza osatu
Karmel aldizkaria 258.zbk.
2007
Kanti komentarioak
Karmel Aldizkaria, 260. zbk.
2006
Mirari baten analisi logikoa
Karmel aldizkaria, 255. zenbakia
2006
Nire tesoroa (ezagutzaren teoria baterako)
Erroteta
2006
Prestigioko figurak
Karmel aldizkaria, 254. zenbakia
2006
Verboaren haziak
Karmel aldizkaria, 256. zenbakia
2006
Zer da izaera?
Karmel aldizkaria, 253. zenbakia
2005
"Eszeptizismoaren erabateko errefutazio bat"
Karmel aldizkaria, 25
2005
"Etika katolikoaren oinarritze logikoaz"
Karmel aldizkaria, 249
2005
Eszeptizismoaren erabateko errefutazio bat
Karmel aldizkaria, 252. zenbakia
2005
Etika katolikoaren oinarritze logikoaz
Karmel aldizkaria, 249. zenbakia
2004
"Jainkoaren benedikapena bakardadean"
Karmel aldizkaria, 247
2004
Jainkoaren benedikapena bakardadean
Karmel aldizkaria, 247. zenbakia
2003
"Arrazoiaren nagusitasunaz"
Hegats
2003
Arrazoiaren nagusitasunaz
Hegats 33.zenb.
2003
Neopitagorismoa
Deia (ipuina)
2001
Filosofia minimalistaren adibide bat
2001
Gure jakintzaren mugak
Dakit
2001
Gure jakintzaren mugak

Filosofia minimalistaren adibide bat

1.- Mundu material hau benetan existitzen da, eta ni desagertzen banaiz ere, existitzen jarraituko du. Hori litzateke Lenin-en arabera(1) materialismoaren oinarria, idealismo ezberdinei aurre egiten diena, eta, beste aldetik, begi-bistakoa dena. Horregatik, nik nire materialismoari existentzialismo deitzen diot.

Zientziaren izaeraren inguruan ikerketak eginez, ikusi dut edozein zientziaren oinarria deskripzioa dela; eta, halaber, ikusi dut deskripzioa logikan koantifikatzaile existentzialaz sinbolizatu ahal dela (partikularra ere deitua). Logikaren bidetik jarraituz, eta mundu material honetaz zientzia nola egin daitekeen dihardudala konturatuz (hau da, aldaketa etengabean dagoen mundu batez zientzia nola egin daitekeen, eta, beraz, mundu batez non den-dena ezberdina den, ezer ez delako beti), ohartu naiz koantifikatzaile unibertsala sartzerik, unibertsal bihurtzerik, ezinezkoa dela nolanahi ere.
Predikatuen logika esaten da restrikzio bat gainditu behar dela koantifikatzaile unibertsala sartzeko. Modu arras konplexu batez esaten da unibertsal bihurtu nahi dena ez dela itxi gabeko deribazio baten barruan egon behar, deribazio hori -suposizio bat izaten dena, hipotesi bat- itxi behar dela. Modu errazagoan ere esplikatzen da restrikzio honek esan nahi duena, hau da, unibertsal bihurtu nahi dena edozein kasu izan behar dela(2), nolanahi ere gertatu beharko litzatekeela. Hau errazago ulertzen da, baina, hain zuzen ere, hemendik ikusten dugu argien, mundu material honetaz zientzia egiten dihardugunean -ez dezagun ahaztu-, ez dagoela nolanahi ere gertatzen den kasurik, denak ezberdinak direla, bat ere ez delako beti, iraupen handikoa bada ere kasu hori, edo gertatzeko probabilitate handikoa. Beraz, ikusi dut restrikzio-a gaindiezina dela, ez dagoela -hain zuzen ere- unibertsal bihurtzerik inondik inora.

Koantifikatzaile unibertsala, predikatuen logikan, batez ere kondizional-az(3) sinbolizatzen da; hau da, esaten da kasu guztietarako, edozelan ere, a gertatuz gero, b gertatzen dela. Hau kausa-efektuaz ere irudika daiteke. Eta kausa-efektuaz, hain zuzen ere, Hume-k berak teorizatu zuen(4) eta baieztatu, ezin jakin dezakegula ehuneko ehunean, zehazki, kausa-efektua; haren filosofiari "eszeptizismoa" deitzen zaio, gure jakintzaren mugak jartzen dituelako. Eta ni ere ondorio horretara iritsia naiz, logika formala hartu dudanean lanabes gisa; predikatuaren logika, zehazkiago. Eta hortik deduzitu dut gure teorizatzeko ahalmenak muga igaroezinezko bat duela; ahalegin guztiak egin arren, sekula ez dela unibertsal bihurtzera iristen.

Koantifikatzaile unibertsalaz pentsatzean, konparatu izan dut mundu honen "esentziarekin", zientifiko estatubatuar batek definitzen zuen "azken teoriaren ametsarekin", Parmenides-en "Izatearekin", "Logoarekin" eta "Arrazoi garbiarekin", nolabait, idealismotik ikasia dugun metafisikaren "kintaesentziarekin", zilegi bazait hitz hau erabiltzea. Eta ikertuz gero, ikusten da kondizional-ak ez duela, adibidez, inplikazio materialik(5). Horrek esan nahi du Arrazoiak askoz gehiago barne hartzen duela infinituraino mundu material honek baino, zeina baita Arrazoiak eduki dezakeen kasu bat, besterik ez. Bestelako baldintzatan, bestelako munduak egon litezke, infinituraino. Beraz, ez da egia Hegel-ek zioena, hau da, arrazoizkoa dena erreala dela, eta erreala dena arrazoizkoa dela. Arrazoizko gauza asko daude errealak ez direnak, existitzen ez direnak. Egia da, baina, haren bigarren esana, erreala den guztia arrazoizkoa dela dioena. Hori begi-bistakoa da (Arrazoiak dena barne hartzen baitu, mundu hau barne), baina hori soilik inplizituki ezagutzen dugu.

Kant-ek ere bide berberetik dihardu, jakintza uniber-tsala edukitzeak suposatuko lukeen judizio sintetiko a priori horietaz galdetzen duenean ea posible den halakorik egitea gizakiontzat(6) eta ezetz erantzuten duenean (hemen, argitu behar dut esperientziatik egin daitezkeen judizioez dihardudala beti lan honetan, esperientzia sentigarritik).

Teoriak egiteko gure ahalmena, hala ere, ikaragarria da. Suposizioetan edo hipotesietan oinarritzen gara (predikatuen logika deribazioak irekitzea litzateke hori), eta hipotesi horietan suposatzen dugu estudiatzen duguna unibertsal dela (halakoa da gure barne-joera teorizatzerakoan ere); eta ondo arrazoituz gero, teoria interesgarriak gara di-tzakegu. Baina teoria horiek egiazkotasunera hurreratuko dira, soilik argi edukitzen bada itxita geratzen ez diren deribazioak suposizio baten edo beste baten gainean eraikiak direla. Ondorioz, benetan unibertsalak ez dira; guztiaren berri ez du ematen sekula ere edozein teoriak. Asko aurreratu gaitezke kondizional-ak ere gure eragiketetan sartuz, baina errealitatean ez gaude koantifikatzaile unibertsalean, baizik eta suposizio batek irekitako lan ildoan.

Beste modu batean esanda: teoriak, mundu material honetakoak diren neurrian, dialektikotasun garbi baten mendean daude; eta dialektikotasun garbia diot, zeren horrek ez baitu amaierarik, jakintza unibertsalera sekula ez baita iristen mundu honetan. Horrek suposatzen du ez dagoela mundu material honetan teoriarik traba gaindiezina jar diezaiokeenik edozein aurrerapeni (bat ere ezin izan daitekeelako unibertsal, eta unibertsal dena bakarrik izan daiteke "traba gaindiezina"). Mundu material honetaz teorizatzen dihardugunean restrizio-a salbaezina delako gertatzen da hori. Nonbait, miseria batek ikaragarri zabaltzen dizkigu ateak, infinituraino ere, aurrera egiteko (argitu behar dut aurrerapenak ez duela zertan lineala izan, atzerakadak ere izan daitezkeela -ni ez nator bat dialektiko "idealistekin"-), baina beti "azken teoriaren ametsa" bete ezinik geratzen gara.

Perspektiba ezberdinetatik konklusio horretara irits badaiteke ere, filosofia hau predikatuen logika eraikitzen hasi nintzenez, pentsatu dut nire filosofiari "eszeptisizmo existentziala " deitzea. "Eszeptizismo partikularra" ere dei liteke. Edo "eszeptizismo materiala".

Teorien helmenaz ere badihardut, helmen hori zorrozki mugatuz guretzat. Mugatze hori da eszeptizismoa, zeinak ez bakarrik fenomeno materialetan, baizik eta fenomeno teorikoetan ere ikusten baitu halako dialektikotasun bat, mugagabea dena; eta nik horregatik definitzen dut mundu material hau "dialektikotasun garbi" gisa. Horrekin esan nahi dut eszeptizismotik dialektikotasuna deduzitzen dela, batez ere teorietan; beraz, nire ustez, eszeptizismoa ez da baztertu behar den korronte oker bat, baizik eta mundu material honetako ikerketan gure ahalmenaz esan daitekeen gauzarik argiena. Dialektiko bat ere derrigorrez eszeptikoa izan behar da. Mundu hau "dialektikotasun garbi" gisa definitzean, "azken galderei" erantzuteko gure gaitasuna agerian geratzen da; ez gara gauza.

2.- Hitz gutxitan esplikatu dut nire filosofia, eta luze jardun nezakeen; baina, zertarako gastatu orri mordoa, hitz gutxitan argiago esan badaiteke? Ni, gainera, filosofia minimalistaren aldekoa naiz, batez ere horrela ohitu naizelako idazteko zaletasuna dudanetik (horregatik, nahiago dut trazu laburrez osatutako liburua egin, gaiak ikusiaren bistan tratatu behar baditut ere).

Orain letorke nire filosofiaren aplikazioen adibide bat jartzea, eta ez nolanahikoa, baizik eta oso garrantzitsua dena gaur egun.

Nik kultura klasikotzat hartzen dut marxistek klasistatzat hartu izan dutena, eta halako kulturaren garapenik lortuena Grezian eta Erroman gertatu zela nago. Ikertu nahi dudan problemaren muinera joz, esan daiteke kultura klasikoaren oinarrian dagoen gerraren arazoa ikergarria eta gaindigarria dela. Hau da: kultura horren barruti ideologiokoan asko nabarmendu da kultura hori unibertsaltzat hartzeko joera, eta hor heziak izan diren zientifikoek eta filosofoek ere unibertsal bihurtze horregatik garatu dituzte beren teoriak arlo askotan. Ez naiz hasiko denak banan-banan berrikusten. Soilik komentatuko dut kultura hori ez dela unibertsala, gizateriaren historian gertatu den partikularitate-a baizik; hau da, une konkretu batean benetako existentzia duen partikularitatea. Baina gure historiaren partikularitate bat baizik ez denez, horrek esan nahi du ez dela gizateriaren historian gerta daitekeen fenomeno bakarra, bere aldaerak dituena. Beraz, unibertsala ez denez gero, ikergarria da, eta, ondorioz, gainditzeko modukoa. Pentsa dezala irakurleak zenbat eta zenbat teorizatu den halako kulturari oinarri sendoak ere sendoak jartzearren. Gaur egun ere, oraindik ideologia nagusia da bere adarrak ia zientzia guztietan sartzen dituena, eta bere unibertsaltasun faltsu horrekin kutsatzen dituena.

3.- Orain arte nik ez dut zientziarik egin: nire filosofia aplikatu dut politikan, eta gerran oinarritutako kultura klasikoaren asmo unibertsalista kritikatu dut; horrela, halako kultura ikertzeko eta, ondorioz, gainditzeko posibilitatea ireki dut. Eta gerraren arazoa ikergarria dela baieztatzen dut, mundu honetakoa den edozer den moduan. Partikularitate-a da; beraz, ez da beti existitzen, baizik eta ezagutzen ez ditugun baldintza edo kondizio berezi batzuetan, osoki sekula ezagutuko ez ditugunak, jakina. Baina jada has gaitezke probatzen, hipotesiak eta suposizioak egiten, eta ez dugu zertan etsi behin eta berriz hanka sartzen badugu ere, badakigulako ikergarria ere ikergarria dela.

4.- Nik dakidala, sekula ez da ikertu gerraren fenomenoa gaur egun iker daitekeen moduan, agian gainditzeko puntura iristeraino behintzat. Eskuineko klasikoek esango digute hori berezkoa dela; baina berezkoa dena unibertsala da. Nire filosofiaren arabera, eskuineko horiek esplikazio horrekin huts egiten dute. Gainera, horrela pentsatuz, ez dago erremediorik, eta alferrikakoa da ahalegin oro, unibertsal denak ez baitu irtenbiderik. Rousseau-k zioen aurrerapenekin gaiztotzen dela berez ona den gizakia; baina nekazaritza ezagutu duten kultura guztietan ez da jo gerrara. Gainera, eskuinekoen hutsegite bera egiten du, baina alderantziz: gizakia berez on eginez, hau da, unibertsalki; eta, nire ustez, ez dago unibertsal bihurtzerik. Marxistek ere badiote komunismo primitibo bat izan zela, eta baliteke hori egiazkoa izatea, antropologiatik eta arkeologiatik (Gimbautas) datozkigun datuei erreparatuz. Baina klase gizarteen sorreraz ("kapitalaren metatze primitiboaz" hasten diren horietaz) ez dago inon ikerketarik, hau da, herrialde nekazari konkretu batzuetan -ez guztietan- joera birbanatzaileetatik joera metatzailera nola igaro zen. Zeren marxismoan esaten dena ez baita egiazkoa gaur egungo aurkikuntzen arabera, hau da, nekazaritza sortzean harreman produktiboak aldatzen direlako agertzen dela klase gizartea. Gaur egungo aurkikuntzen arabera (Gimbautas-enak), badira izan kultura nekazariak klase gizarterik (bere determinazio guztiekin) sortu ez dutenak. Eta joera metatzailea da, duda barik, gizarte gerrazale eta patriarkalen hazia; nolabait laburbilduz esateko, kultura klasikoaren hazia. Hala ere, hemen behintzat badago aurrerapen nabarmen bat: ekonomia politikoaz hitz egiten da, ekonomian jartzen dela arazoaren muina. Eta nik ere ekonomia hartzen dut oinarrizko hipotesitzat. Nire ustez, erreparatzen badugu Egipto eta Mesopotamian, non beti estudiatu dugun hasten direla gizarte gerrazale eta patriarkalak, ikusiko dugu nekazaritza bilakatzen dela eremu batean non hiriak ibai ertzetan dauden; gainera, herri indigenekin konparatuta, superpopulatuak, eta hortik landa basamortuak daude. Joera marxista dutenek esaten dute janari nahikoa badagoela denontzat; baina, agian, eremu itxi haietan urritasunezko krisialdiak gertatu ziren, eta hain zuzen ere urritasuna izan daiteke gerraren fenomenoaren sortzaile, eta gerraren inguruan garatutako kulturaren lehen hazia; oparotasuna ezagutzen ez bada, praktikan ez balego bezala baita. Eta urritasunak eragin zuen, nire hipotesiari jarraituz, "kapitalaren lehen metatze primitibo" bortitz famatu hura (gero, nonbait, jabego pribatuaren sorrerarekin "humanizatu" egin zena, baina azkenik joera metatzailearen bultzatzaile suertatu dena, eta arazoa luzarazi duena). Konturatzen bagara, gainera, kultura haiek zirela aurreratuenak beren inguruan, beren distirak gainontzeko kontsiderazioak jartzen zituela mendean, bigarren planoan, agian uler daiteke beren harrokeria beste kulturekiko. Horrela hasi zuten beren zabaltzea, nahiz eta badagoen nahikoa denontzat gaur egun ere. Nik onartzen dut hori; baina, agian, oparotasuna oso maila handian garatu behar da kultura batek birbanatzailea izaten jarraitzeko (hau da, bakezalea eta ez patriarkala) edo birbanatzailea izaten berriro hasteko. Gogora ditzagun Ipar Ameriketako indioak: tribu txikitan bizi ziren, eta bufalo sail ikaragarri handiez inguratuta; oparotasun maila harrigarria, benetan. Agian, estudiatu beharko litzateke nolako oparotasun maila beharko litzatekeen joera birbanatzailea ager dadin. Nire irudiko, handia da behar dena, osterantzean joera hori ahuldu egiten baita, eta krisialdi ekonomikoraino iritsiz gero, joera metatzailera itzuli ahal da. Perspektiba honetatik lan egingo luketen ekonomilariak eta historialariak beharko lirateke, duda barik.

5.- Nik ez dakit zuzen nabilen. Badakit objekzio asko jartzen ahal zaizkiola nire teoriari; baina, agian, hemendik datorke gerraren arazoaren irtenbidea, nire etiologiaren teorizazioa behintzat, zuzen joan bada. Eta ez dezagun ahantz etiologia zenbat eta gehiago asmatuz, errazago dela arazoari tratamendu egokiagoa aurkitzea.

6.- Nik pentsatzen dut nire hipotesitik abia daitekeen historiaren filosofia oso interesgarria dela. Erabat ezin asma daiteke sekula ere -agian oker ere banabil-, baina nire filosofiara itzuliz, baieztatzen dut ezen kultura klasikoa ez denez unibertsal, gerran oinarritua, ikergarria dela, nahiz eta orain arte -nik dakidala- nire teoria bakarrik dagoen mahai gainean. Zeren, alde batetik, nire filosofiatik baiezta-tzen baitut mundu material honetan ez dagoela ezer unibertsal denik, eta, beraz, kultura klasikoa ere ez denez unibertsala, ondorioztatzen dut ikergarria dela eta gainditzeko modukoa. Eta, beste aldetik, etiologian sakontzen duen teoria bat garatu dut, nondik baitaiteke igarri aterabideren bat, zientifikoa dena. Horregatik, ziur nago berritasuna dela nire teoria, nire historiaren filosofia.

7.- Nire historiaren filosofia oso sinplea da, eta asko laburbil daiteke: esaten ahal da aurrerapenek oparotasuna dakartela; beraz, horrek eragiten du ekonomi harremanetan joera birbanatzailea izan dadin. Nekazaritza lurralde oso ezberdinetan azaldu zen, eta oparotasun ekarle ikaragarria da. Baina lurralde konkretu batzuetan efektu paradoxiko bat eragin zuen, zeren, oparotasun ekarle den ber joera bana-tzailea bultzatu behar zuen arren, lurralde konkretu horietan populazioaren emendatze handia ekarri baitzuen, eta horrek lurren ustiaketa larregia. Ondorioz, basamortuak agertu ziren, eta populazioak ibai handien ertzetara mugitu ziren. Hor kokatzen dut nik efektu paradoxikoa, oparotasun ekarle zenak eragin zuena, hau da, urritasunezko krisialdia, zeinak eragin baitzuen joera metatzailera igarotzea; joera bat, jabego pribatuaren aurkikuntzarekin gizatiartzen dena, nahiz eta horrek kultura klasikoak dakarren gerraren problema ez duen konpondu.

Hori da, joera metatzailea, kultura klasikoaren hazia; eta bere determinazio kultural eta teoriko guztiak hortik ikertu ahal dira. Garbi dago beste zerbaiten erlazioan garatutakoa ezin daitekeela unibertsal izan. Gainera, nekazari izan diren kultura guztietan gertatu beharko zen fenomeno hau unibertsal izateko; nolanahi ere gertatu beharko zen, eta ez da hala: salbuespenak badaude kultura klasiko hori partikularizatu egiten dutenak, nahiz eta isilduak eta bazter utziak izan diren.

Beraz, nire filosofia hutsetik, deduzi zitekeen kultura klasikoa ez dela unibertsala, ikergarria eta gainditzeko modukoa dela, mundu honetakoa den edozer bezala. Baina oraindik gehiago aurreratu dugu kultura horren salbuespenak aurkitu direla jakin dugunean; eta oraindik gehiago, ausartu garenean teoriaren bat proposatzen garapen ezberdinen diferentzien esplikatzaile. Hain zuzen ere, kultura klasikoaren lehen hazian sakondu dugu: joera metatzailean.


sendoak ere sendoak: oso sendoak.
ikergarriak ere ikergarriak: oso ikergarriak.

02/2006
Nire tesoroa : (ezagutzaren teoria baterako)
Erroteta