Rafael Castellano

Rafael Castellano

Madril, 1943.

"Chamberiko madrildarra" gisa aurkezten du bere burua, jatorriari dagokionez. Euskal Herrian duela 42 urte finkatu zen, Deban hain zuzen ere. Euskaraz alfabetatu zen, CCC Posta Ikaskuntzaz hasieran eta 80etan Debako AEKko irakasleen ezkerrez. "Praktikak, bertakoekin berriketan, bizkaitar itsaskariekin berbetan, baserritarrekin mintzatzen haiek nahi zutenean", adierazten du Castellanok.

Lycé Français-en ikasle izan zen 1946tik 1960 arte (BEPC).
RESAD /Escuela Superior de Arte Dramatiko erakundean ikasketak egin zituen eta antzerki eta telebistarako aktorea izan da.

Idazlea eta kazetaria. La Codorniz aldizkari ospetsuan lortzen du 1960an lehenengo lanpostua, Crítica de la Vida sailan hain zuzen ere; literaturari dagokienoez, berriz, Tiemble después de haber reido izu-suspense-SF ipuinak astero idatzi behar du Rafael Castleman ezizenez izenpeturik. Genero honen eleberri laburrak antologia batzuetarako Bartzelonatik eskatuko dizkiote. 600ren bat ‘thriller’ argitaratu ditu, gutxi
gora behera.

La Codorniz hiltzear zegoenez, Donostiako La Voz de Españan sartzen da: zutabeez gain, elkarrizketak eta Euskal Herriari zegozkion erreportajeak ere idaztez ditu.

1977-80 urteetan, Egin, , Berriak, Kantil, Cloc, Zeruko Argia-Argi, Punto y Hora, Pamiela eta hainbat aldizkari-egunkarietan idatziko du.

1981n Madrilgo Interviu eta Cacumenen kolaboratu zuen baita ere. 1986an, El Paiserako erreportajeak idatzi zituen, batik bat Donostiako Zinemaldiari buruz. “Off Media” Agentziarako ‘konfidentzialak’, baita.

1992an Igandegin gehigarria koordinatu zuen.

Bere ekoizpenean hainbat liburu, bideo eta komiki nabarmendu daitezke, hala nola, Tiemble después de haber reído (1975), Cosas, 1976, Sutondoan, 1980, liburuei dagokienez. Gabai, gure Herriaren Historia, 1986-1992; Ignacio de Loyola”/”Loiolako Inazio komikiak besteak beste.

Zinema gidoilari lanetan ere ibilia da: Mar Adentro/Out to Sea (R. Treku) Bandera Negra/Bandera Beltza/Black Flag (P.Olea); Eskorpion (E. Telleria). Honako bideoak aipatu daitezke, halaber: La captura del horizonte (Donostiako Itsas Museorako); Beristain, biografía incompleta. (Felix Beristain antologikarako Madrilgo Biosca aretoan).

Bestalde, 150 arte katalogo/saiakera idatzi ditu, gutxi gora-behera.

Teknologia interesatzen zaio, horrela, Egin itxi zutenean, Rebeliónziber-egunkarira artikuluak bidaltzen hasi zen eta 2003 urtetik hona bere webloga mantentzen du: Maverick Ink Press.

Atzera