Idazleak - Rafa Ugalde Iragorri - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Rafa Ugalde Iragorri

Zornotza, 1961.

Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina ia beti aritu da helduen euskalduntze/alfabetatze arloan: Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegian eta Aurten Bai Fundazioak kudeatzen duen Zornotzako Barnetegian.

Euskararen irakaskuntzarako materialgintzan ere aritu da: Larramendi, Hezinet, Boga programa informatikoetan, besteak beste.

Betidanik irakurtzeko zaletasun handia izan duen arren, berandu hasi zen idazten; hori dela eta, lehenengo saria 2000 urtean jaso zuen (akzesita Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XVIII. Edizioan), eta lehenengo liburua 2003 urtean argitaratu: Hamaika Bizimodu (Ibaizabal, 2003). 2006an, eta Elkar argitaletxearen eskutik, Gure gerretako heroiak kaleratu du. 2018an Blas de Otero poesia saria irabazi zuen Hondar aleak lanarekin.

BIBLIOGRAFIA

2018 Hondar aleak
2017 Baltzolako ipuinak
2016 Gure gerretako heroiak
2015 Erreka
2011 Erreka

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2008-02-16 Azpisail gordina | Gara

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta