Rafa Ugalde Iragorri

Rafa Ugalde Iragorri

Zornotza, 1961.

Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina ia beti aritu da helduen euskalduntze/alfabetatze arloan: Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegian eta Aurten Bai Fundazioak kudeatzen duen Zornotzako Barnetegian.

Euskararen irakaskuntzarako materialgintzan ere aritu da: Larramendi, Hezinet, Boga programa informatikoetan, besteak beste.

Betidanik irakurtzeko zaletasun handia izan duen arren, berandu hasi zen idazten; hori dela eta, lehenengo saria 2000 urtean jaso zuen (akzesita Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XVIII. Edizioan), eta lehenengo liburua 2003 urtean argitaratu: Hamaika Bizimodu (Ibaizabal, 2003). 2006an, eta Elkar argitaletxearen eskutik, Gure gerretako heroiak kaleratu du. 2018an Blas de Otero poesia saria irabazi zuen Hondar aleak lanarekin.

Atzera