Idazleak - Pio Berasategi Berasategi - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pio Berasategi Berasategi

Zegama, 1935.

Hamazazpi urte zituela Madrilera joan zen bizitzera eta bertan bizi izan zen jubilatu arte. Ordutik hona, Euskal Herrira itzuli eta Zegaman bizi da. Artelanen zaharberritzaile gisa aritu zen. Julio Beobide eskultorea ezagutu ostean, euskararekiko konpromisoa hartu zuen.

Herbesteratua (Hordago, 1982) izan zuen lehen eleberri argitaratua. Nobela honetan, Mikel Arriaga abertzalea dugu protagonista nagusia, Madrilen bizi den euskaltzale sutsua. Urte berean, halaber, Hiltamuzko lantuak hausnarketa liburua kaleratu zuen.

Ondoren argitaratu zituen Hamabost istorio Aizkorpeko (Elkar, 1984) eta Zaharrak berri (Elkar, 1985). Narrazio laburrotan ildo berari ekiten zion egileak: bere aitonari Atxateko baserrian entzundako ipuinak, gai mitologikoak jorratu zituen historia hauetan.

Samur eta gordin (Elkar, 1987) izan zuen hurrengo liburua, euskal baserritarren munduan girotutako ipuin-liburua dugu.

BIBLIOGRAFIA

1982 Herbesteratua | Hordago
1982 Hiltamuzko lantuak | Hordago
1984 Hamabost istorio aizkorpeko | Elkar
1985 Zaharrak berri | Elkar
1987 Samur eta gordin | Elkar

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta