Idazleak - Piarres Xarriton - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Piarres Xarriton

Hazparne, (1921-2017).

Uztaritzen eta Baionan egin zituen lehen ikasketak. Erroman amaitu zuen Teologia eta Parisen Filosofia. Teologian eta Euskal Ikasketetan doktorea da. 1950. hamarkadan Euskaldun Gazteria gazte-erakundearen buru izan zen. Parisko Euskal Etxearen sortzaile eta Hazparnen Langintza Eskola sortu eta zuzendu zuen. Irakaslea izan da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) besteak beste, eta UEUren sortzaileetakoa izan zen.

Ipar Euskal Herriko literatura aztertu eta ezagutarazi du; itzulpenak ere egin ditu. Euskaltzain urgazle (1950) eta euskaltzain oso (1985) izendatu zuten, eta EIZIEko ohorezko kide  eta EIEkoa ere bai(1996).

Aintzina, Gazte Herria, Etchea eta Euskaldunon Egunkarian idatzi du.

Jean Etxepare Mirikuaren euskal lanak (1984-1988) eta Piarres Larzabalen idazlanak (1991) hainbat liburukitan bildu eta argitaratu ditu. Xarritonenak dira, halaber: Euskaldunak (1943); Le droite des peuples à leur identité (1979), doktore tesia; R. M. Azkue eta P. Broussain elkarri-idazketa (1986); Jose Mendiague. Haren bizia eta kantuak (1992); edota De re publica edo politikaz (Elkar, 2003), besteak beste.

BIBLIOGRAFIA

1943 Eskualdunak | Aintzina
1990 J.M. Moulier "Oxobi" | Eusko Jaurlaritza
1992 J. Mendiague-n bizia eta kantuak | Etor
1999 Piarres Larzabal | Eusko Jaurlaritza
2000 Eliza eta formazioa Hazparne aldean (XVIII-XX) | Arizmendi

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta