Idazleak - Peru Magdalena Arriaga - Hemeroteka - Poz hutsa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Peru Magdalena Arriaga > Hemeroteka

Diario Vasco

2008-11-07 Poz hutsa | Felipe Juaristi

Liburua irakurri ondoren, ohartu naiz badela euskal poesia gaurkoan bestelako poesia munduetara eta kulturetako zabaltzeko joera. Ekialdeko sinbologia eta pentsaera aipatuko nituzke, eragileen artean. Nabaria baita horrek guztiak utzitako arrasto eta ondarea zenbait euskal poetarengan, Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasororengan, besteak beste, eta bi horiek aipatzen baditut, inor gutxiesteko asmorik gabe da, jakina. Haikuarekiko lilura, erlijiosoa kasik, edo poeta txinatarrekiko atxikimendua dira era ginaren lurraldea. Poesia eta bizitza beste era batez uztartzea ekarri dute, hondarrean; hitzaren sotiltasunarekin batera hitzari berak adierazteko duen indarra hartzeko ahalegina. Hutsaren izu izanik, espresio gune izango diren espazioak sortu nahi ditu. Ekialdeko poesiak, ordea, ez dio hutsari izurik, ezari ez dion bezala. Hutsa betetasunaren beste adierazpidea da. Beteta dagoena ere hutsik baitago, neurri berean. Izan hutsa. Ekialdeko poesiara hurbiltzeko saioa da Peru Magdalenarena liburu honetan. Ezaugarrien artean aipatuko nituzke: isiltasunaren aldarrikapena; gauzak izaki bizidunak balira bezala onartzea; poeta bera naturaren partaide bilakatzea, bestelako izakiekin batera; hitzaren indarra eta bizitasuna, alegia sakontasuna, baina ez filosofikoa, fisikoa baizik, desiratzea. Dena eta ezer ez kontrajarrian ipintzen dutenen aurka, dena ezer ez izatekomodua dela aldarrikatzen da liburuan, edo eza denaren beste esanahia. Poliki irakurtzeko poemak dira, burua hitzek esaten dutenaz haratago eramanik. Poz betea ekartzen dute, ondorioz, edo poz hutsa, zeina berdin baita.
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta