Idazleak - Peru Magdalena Arriaga - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Peru Magdalena Arriaga

Durango, 1980

Txaman poesia bandaren sortzaileetako bat. Orain arte kaleratutako zazpi fanzineetan idazteaz gain, banda honek egindako hainbat emanalditan hartu du parte (txamankizun deiturikoak). Ikuskizun hauetan poemak, pintura, kantak, antzerkia eta oro har surrealismo eszenikoa dosi handietan batzen dira.

Hainbat aldizkari literariotarako idatzi du (Ostiela, Linterna Gorria, Putz...). Euskadi Irratiko Ipurtargia saioko Little Arratia Klub irrati-nobelan urte betez jardun zuen. Saio berean uda batez gaueko testuak prestatu zituen. Durangaldeko Anboto astekarian zutabegile urte bitan.

Honetaz gain, pintura erakusketa bi egin ditu: Hara begire eta Samuraiaren hegaldia. Hainbat ekitaldi desberdinetan aritu da gidoilari eta aurkezle gisa. Antzerkia egin du (The tempest, Shakespeare). Honez gain, Plus eta minus irrati saioa zuzendu zuen Elorrioko irratian urte bitan. Egun eta besteak beste, (Bizkaia Irratia eta Euskal Idazleen Elkartearen eskutik) Irakurrieran irratsaioaren kolaboratzaile da.  Arpistak kolektiboarekin disko surrealista bi kaleratu ditu. Pare bat libururen azalak ere egin ditu.

Diseinu injeniaria da ikasketaz. Ikerkuntza eta garapen proiektu batean egin zuen lan. Kafe makina konbinatu bat diseinatu zuen etxetresna aparailuen enpresa ezagun batentzat. Inprenta batean aritu da lanean diseinatzaile eta komertzial moduan.

2006an Lile (Elkar) liburua kaleratu zuen, eta 2008an Hutsik (Elkar) poema liburua. 2011an Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean (Elkar) haurrentzako liburua eman zuen argitara.

Gaur egun, hainbat proiektu ezberdinetan dihardu:

www.2d1.eu,
www.xiruliruli.com

www.hordagoardoa.com.

BIBLIOGRAFIA

2006 Lille | Elkar
2008 Hutsik | Elkar
2008 Ilania | Gero
2011 Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean | Elkar
2012 Txomintxo eta Perutxoren abenturak | Elkar

GEHIAGO IKUSI

HEMEROTEKA

2008-10 "Gauza modernoek ez diote onik egiten gure bizitza espiritualari" | Elkar
2008-11-07 Poz hutsa | Diario Vasco
2008-11-16 Banbu orriak | Argia

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta