Idazleak - Pello Zabaleta Kortaberria - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pello Zabaleta Kortaberria

Legazpi,

Legazpi, 1942.

Arantzazun, Foruan eta Erriberrin ikasi zuen eleiz ikasketak, eta, gero, Friburgon eta Erroman osatu zituen.

Jakin aldizkariaren zuzendari izan zen, 1964-1967 bitartean. Egan, Zeruko Argia, El Diario Vasco, Senez eta Olerti idatzi izan du. Liburuei dagokienez honako hauek aipatu daitezke: Zurubi luzea (1980), Lastozko zubia (1986), Bi poema t'erdi (1990), olerki liburuak eta Bigarren bizitza (1995) aurreko poemen bilduma. Itzulpen asko egin ditu, alemanetik euskarara batez ere: Estepako otsoa (H. Hesse), Katharina Blumen ohore galdua (H. Böll), Ateismoa kristautasunean (E. Bloch), Gabon, panpinatxo (Heidi Hassenmüller) eta Idazki hautatuak (G.E. Lessing), besteak beste.

BIBLIOGRAFIA

Maitasun gehiegia |
Itzaletan haztamuka (argitara gabe) |
Sekula beteko |
De consolatione animae meae edo Etsi-etsian (argitara gabe) |
Karraspioren abenturak |

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta