Idazleak - Pello Salaburu Etxeberria - Biografia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Youtube
Euskal Idazleen Elkartea

Pello Salaburu Etxeberria

Euskal Filologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik (1983). Soziologia eta Zientzia Politikoetan ere lizentziatua dago Deustuko unibertsitatean (1978). Euskal Filologia ere bertan ikasi zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako katedraduna.

Doktoretza-tesi asko zuzendu ditu. Guztiek jaso dute gehiengo kalifikazioa.

Estatu Batuetako unibertsitate desberdinetan linguistikako estudioak: Massachussets Institute of Technology (MIT); Cornell University; University of New México; University of Nevada, Reno.

Mintegiak eta hitzaldiak eman ditu hainbat unibertsitateetan: Harvard, MIT, Tilburg, Rosario, Buenos Aires, Poznan, México, Chile, Santander, Tarragona, Sevilla, Santiago, Groningen, Barcelona, Helsinki, Reykiavik, Madrid, British Library, Nevada, etc.

Ikerketarako dirulaguntza ugari jaso ditu, bai enpresa pribatuetatik eta bai erakunde publikoetatik ere (Ministeritza, Gobernua, banketxeak, enpresa pribatuetatik, etab.)

Euskal linguistikari buruzko liburuak idatzi ditu, horietako batzuk beste egile batzuekin batera. Bestalde, artikulu zientifikoak ere idatzi ditu.

Euskal Herriko egunkari desberdinetako kolaboratzaile izan da urte askotan.

"Euskal Filologiako saileko zuzendaria izan zen. UPV/EHUko errektoreorde 1992-1996 urteetan. Eta errektore 1996-2000 urteetan. Gaur egun EHUko Euskara Institutuaren (www.ei.ehu.es) zuzendaria da.
Bestelako kargu eta lanak ere ugariak dira: Fulbright-eko bekaduna (1981-82), Euskaltzaindiako kidea, estandarizazioko komisioko lehendakaria, Linguistic Society of America (LSA)ko kidea, RSBAPeko kidea, Club de Romako kidea, Academia Europea de las Ciencias y de las Artes-eko kide izendatua 2000. urtetik, Santo Domingoko Unibertsitateko Ohorezko irakaslea, eta abar.

 

BIBLIOGRAFIA

1980 Baztango euskalkiaz | Deustuko unibertsitatea
1981 Ikaslearen Esku-gramatika | Mensajero
1984 Arau Fonologikoak | Euskal Herriko Unibertsitatea
1984 Hizkuntzaren soinu-egitura | Euskal Herriko Unibertsitatea
1984 Euskara hobean hobe | (beste egileekin) Euskal Herriko Unibertsitatea

GEHIAGO IKUSI

2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99 - Fax.: 943 27 72 88
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta